Quebrantahuesosen izena emateko webguneak huts egin du

Usoa Agirre 2009ko ots. 17a, 10:36
Urtero debagoiendar askok parte hartzen du Sabiñanigon egiten den Quebrantahuesos proban. Ekainaren 20an egingo da aurtengo proba eta atzo, otsailak 16, zabaldu zuten izena emateko epea. Zabaldu bezain laster, baina, itxi egin behar izan zuten epea, webgunearekin izan zituzten arazoengatik. Datorren astelehenean, otsailak 23, irekiko dute berriz izena emateko epea.
Fakafaka blogean irakurri dugu arazoaren berri.

Webgunean bertan, horrela azaldu dute gertatutakoa:

  • 10:06an jarri zen zerbitzua martxan eta eman zuen izena lehenengoak.
    Segituan, ordaintzeko pasarela blokeatu egin zen eta aurretik aurreikusitako moduan pasarela hori handitu arren, bisita uholdeak berriz blokeatu zuen.
  • Denbora bat behar izan zuten arazoa konpontzen eta 10:58ean jarri zuten berriz martxan.
  • Webgunean 10.000 bisitari baino gehiago zeuden batera.
  • Minutuko 140 izenemate egin ziren.
  • Antolatzaileen zerbitzariak eta banketxekoak eutsi zioten bisita uholdeari.
  • Baina, bisitari uholdeagatik desinkronizazioa igarri zuten beraien zerbitzariaren eta banketxearen artean izenematea konfirmatu gabeko ordainketak egon zirelarik.
  • Era berean, batek baino gehiagok abisatu zien TRn apuntatuta agertzen zirela eta QHn nahi zutela esanez.
  • Horregatik, 12:10ean erabaki zuten prozesua probisionalki gelditzea.

2008an 160 debagoiendar

Debagoieneko parte-hartzea inoiz baino handiagoa izan zen iaz Quebrantahuesos lasterketa ospetsuan

; 160 ziklistek hartu zuten esku lasterketan –guztira, 8067–. Ibarreko parte hartzaileen artean, elgetarrak izan ziren nagusi bai nesketan eta baita mutiletan ere. Jone Muxika nesken mailan lehenengoa izan zen Sabiñanigoko maldetan; mutiletan, berriz, Oskar Askasibar izan zen lehen debagoiendarra.

 

Hemen dituzue iazko argazki batzuk.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak