Quebrantahuesos.com: bigarren ahaleginean ere kale

Usoa Agirre 2009ko otsailaren 23a

Joan den astelehenean moduan, gaur ere kale egin du Quebrantahuesos zikloturista proba ospetsuan izena emateko webguneak. 10:00etan zabaldu dute webgunea eta zortzi minutuz bakarrik egon da izena emateko aukera, bisitari kopuru handiaren ondorioz jausi egin baita. Gaur 190 lagunek izena eman ahal izan dute. Antolatzaileek esan dutenez, datorren ostegunean, hilak 26, egongo da berriz ere izena emateko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak