PSE-EEk garraio publiko "eraginkorra" aldarrikatu du Debagoienerako

Ubane Madera 2009ko ira. 16a, 20:11

Arrasateko alderdi sozialistak Debagoienerako garraio publiko “moderno eta eraginkorra” aldarrikatu du, Mugikortasun Astean sartuta gaudela aprobetxatuz.

Aritz Arrieta bozeramaile sozialistak azpimarratu du “bai Gipuzkoako Diputazioak zein Bizkaikoak etxeko lanak egiteke dituztela, autobus zerbitzu urria duen hirugarren munduko sistemari aurre egiteko”.

"Ez dute ezer egin"

Salatu du “garraio publikoa autobusez bideratzeko beharrezko tresnak” ipini behar direla eta ez direla egin behar “kontzientziazio kanpainak Mugikortasun Astea” delako, eta gero urte osoan gaia ahaztuta utzi. Arrietak gaineratu du kanpora begira Diputazioek “mugikortasuna oso garrantzitsua” dela esaten dutela, baina gero ez dutela ezer egin “autobus zerbitzu eraginkorra diseinatu eta auto pribatuaren erabilera eza bultzatzeko”.

Gure ibarrera etorrita, Arrasateko zinegotzi sozialistaren ustez Debagoiena ahaztuta dute Gipuzkoako eta Bizkaiko Diputazioek.

Eta Arrasatera etorrita, salatu du Arrasateko udal gobernua ez dela “gauza erakundeen arteko harreman normalizatuak” izateko eta egoera horrek “Arrasateko herritarren interesak kaltetu” egiten dituela.      

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak