Presoen egoera berbagai gure ibarrean, eguenean hasita

Ubane Madera 2009ko irailaren 14a

Datorren irailaren 24an da Mesedeetako Andre Mariaren eguna, presoen zaindariaren eguna. Eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Debagoienean, oraingo asteko eguenetik hasita. Besteak beste, Txema Auzmendik (kazetari jesuita, Egunkaria kasuan auziperatutakoa) hitzaldia egingo du, Aretxabaletan, irailaren 21ean.

Presoen eta oro har, kartzelen egoera berbagai izango da Debagoienean, oraingo astean eta hurrengoan. Hainbat hizlari gonbidatu ditu Espetxe Pastoraltzak lekukotasun zuzena emateko.

Arrasate eta Oñati

Aurreneko hitzaldiak eguenean, irailaren 17an dira, Arrasaten eta Oñatin. Arrasateri dagokionez, Kulturaten egin dute hitzordua, 18:30ean. Arantza Bajineta gizarte laguntzailea etorriko da; 25 urte dihardu hark Martutenen lanean. Hitzaldiaren izenburua, berriz, Birgizarteratu edo gizatiartu?

Oñatin, berriz, Arantza Azkuek (2006ko Boluntario sariduna) egingo du berba, Martuteneko esperientziaren gainean. Haren hitzordua ere 18:30ean da, Oñatiko kultura etxean. 

Aretxabaletan, Auzmendi

Bukatzeko, irailaren 21ean Aretxabaletan egin dute hitzordua hitzaldi sorta horri amaiera emateko. Txema Auzmendi kazetari jesuita gonbidatu dute hizlari moduan. Ordua eta lekua konfirmatzeko dute oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak