Presoekiko elkartasun eguna, irailaren 24an

Ubane Madera 2010eko irailaren 15a

Mesedeetako Amaren egunarekin bat eginez, presoekiko elkartasun eguna ospatzen du Espetxe Pastoraltzak; eta horren harira, hiru hitzaldi antolatu ditu gurean datorren asterako: preso sozialen alde diharduen Arrats Elkartekoek Aretxabaletan egingo dute berba astelehenean; Gurutze Gorriko boluntarioen eskutik Oñatin izango da bigarren hitzaldia, eguaztenean; eta bukatzeko, Arrasaten berba egingo du Martuteneko kartzelan boluntario dabilen apaiz batek, eguenean.

Espetxe Pastoraltzak esandakoaren arabera, Aretxabaletako hitzaldia Arrats Elkartekoekin hitzartuta duten arren, tokia eta ordua oraindik zehaztu barik dute; ahalik eta lasterren zehaztuko dute guztia.

Gazteen egoera

Oñatiko hitzaldiari dagokionez, berriz, Gurutze Gorriko boluntario den Brays Varelak egingo du, 18:30ean, Kultura etxean. Gazteak espetxean da landuko duen gaia.

Martuteneko kartzela berbagai

Eta Arrasate hitzorduari dagokionez, eguenean egin dute hitzordua; kasu horretan, Mikel Goenaga gonbidatu dute, Martuteneko kartzelan boluntario dabilena. Hitzordua da 18:30ean, Kulturaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak