Arrasate
- Abenduaren 20an, Gabonetako materialarekin herri denda zabalduko da abenduaren 31a arte (Ferrerias kalean)
- Abenduaren 24an,Olentzeroaren ostean manifestazioa egingo dute, eta gauean, bertso jaialdia Gaztetxean.
- Abenduaren 26an, herriko eragile ezberdinekin hamar orduko elkarretaratzea egingo da, eta ondoren, urteko azken ostiraleko kontzentrazioa.
- Abenduaren 31an, brindisa.
Aramaio
- Abenduaren 24an, auto karabana auzoz auzoz.
- Abenduaren 26an, azken ostiraleko kontzentrazioa.
- Abenduaren 31n, trikipoteoa.
- Abenduaren 24an, lehenengo, baserriz baserri ibiliko dira, eta txistorra eta maindire postua jarriko dute herrian.
- Abenduaren 26an, herriko abesbatzekin azken ostirala.
- Abenduaren 31n, brindisa.
Bergara
- Abenduaren 24an, bazkaria, eta ondoren, kantuan ateratzea eta Olentzeroa.
- Abenduaren 26an, azken ostiraleko kontzentrazioa.
- Abenduaren 31an, brindisa.
Oñati
- Abenduaren 24an, Olentzeroa
- Abenduaren 26 eta 27an, azken ostiraleko kontzentrazioa eta 24 orduko futbito txapelketa.
- Abenduaren 31n, manifestazioa
Salaketak
Egitarauaren aurkezpenean, Debagoieneko preso eta iheslarien senideek gogor salatu zuten Espainian eta Frantzian sakabanatuta dauden 750 preso politikoen egoera, baita presoak sakabanatuta egoteak senideek dakarzkien kalteak ere.
Ekintzetan parte hartzeko gonbidapena
Era berean, antolatutako ekintzetan parte hartzera gonbidatu gura izan zituzten herritarrak, baita abenduaren 28an Langraitzera egingo den martxan eta abenduaren 3an Bilbon egingo den nazio manifestazioan parte hartzera ere.