Premiazko produktu batzuk merkeen eskaintzen dituela agintzen du Eroskik

Leire Kortabarria 2009ko uztailaren 1a

Eroskik Aurrezpen Karroa delako promozioa aurkeztu du. Eroski saltokia dagoen inguruan duten prezio baxuenean batzen ditu Karroak premiazko produktu batzuk.

Bezeroak produktuetako bat edo antzeko bat Eroskin baino merkeago topatzen badu,  erosketa-txartela aurkez dezake, eta Eroskik produktua doan emango dio eta haren prezioa jaitsi egingo du.

Eskaintza hori Eroski hipermerkatuetan eta Eroski/center eta Eroski/city saltokietan dago, garbi ikusteko moduan.

Esnea, arrautzak, jogurta, atuna, arroza, garbantzuak, komuneko papera, arropa garbitzeko xaboia edo xanpua dira produktuetako batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak