Gauzak ondo irteten hasita, dena atera zaie ondo etxekoei. Hala ere, azpimarratu behar da, emaitza mardula izan bada ere, lehenengo zatian joko aldetik Idiazabalgo mutilak gehiago izan direla. Aloñak baloi luzetan egin du min, batez ere.
Atsedenera, aurretik
Xabi Caminok kontraerasoan sartu du Aloñaren lehenengo gola (24. minutuan). 28. minutuan Artolak egin du berdinketaren gola. Baina, atsedenaren aurretik, Iñigo Arregik egin ditu beste bi golak, markagailua 3-1 utziz.
Aldagelatik bueltan, etxeko taldea askoz gehiago izan da. 55. minutuan, Robertok gol ikusgarria lortu du. Gero, Idiazabalek bigarrena egin du; baina, minutu gutxira beste hiru egin ditu Aloñak. Golegileak Iker Olalde, Xabi Camino eta Jon Igartua izan dira. Partidu amaieran Elgarrestak esan bezala, garrantzitsua zen irabaztea beheko postuetatik irteteko. Gol festaz galdetzean, "hurrengoan gol beharrean egongo gara eta ordurako baten bat uztea ez legoke gaizki", esan du. Partiduz partidu joan behar dutela gogorazi du, mailari eutsi arte.
UDA, etxean nagusi
Aretxabaletako taldeak 1-0 irabazi du Ibarra futbol zelaian Ondarroako Aurreraren aurka. Gola bigarren zatian egin du Ericok.
Mondrak galdu
Arrasatearrek 2-1 galdu dute Ordiziaren aurka.