Postontziko publizitatearen aurkako pegatinak atera ditu Mankomunitateak

Arritxu Barruso 2007ko aza. 12a, 18:08
Postontzian banatzen den publizitateak paper asko alperrik galtzea dakar. Hori ekiditeko, Debagoieneko Mankomunitateak postontzietan publizitatearen aurkako pegatinak atera ditu. Ostiralean jarri zuten martxan Propaganda Ez! kanpaina.

Dagoeneko hartzeko moduan daude Debagoieneko Mankomunitateak atera dituen propagandaren aurkako pegatinak. Atarietan edo postontzietan bertan jarri daitezke pegatinok, horrela horietan uzten den publizitatea jasotzearen aurkako nahi adieraziz.

Kanpaina horren bidez, gure postontzietara iristen den bereizi gabeko eta gehiegizko propaganda gutxitu nahi da. 

Izan ere, Gipuzkoako Hiri hondakinen aurtengo datuen arabera, zaborretara botatzen dugunaren %1,13a, hau da 202.617 kilo eta edukiontzi urdinetan jasotzen denaren %2024a, 50.600 kilo publizitate papera da. Hortaz, postontzietako publizitateak, urtero, Debagoienean 250.000 kilotik gora paper hondakin sortzen ditu, eta horietatik gehienak, %80a, zabor poltsetara botatzen dira.

Ostiralean jarri zuten martxan Propaganda Ez kanpaina eta erantzuna ona izaten ari dela azaldu digute Mankomunitatetik.

Pegatinak jaso daitezke ibarreko udaletxe guztietan eta Mankomunitateko bulegoetan. Behar izanez gero, postaz ere jaso daitezke, Mankomunitatean eskatuz 943 793399 telefonoan edo ingurumena@debagoiena.net posta elektronikora idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak