Porrotx: "Ikuskizun berria ezberdina da: kantuan eta dantzan oinarritzen da"

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko aza. 25a, 13:44
Ikasturte bukaerako festa da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Irrien laguna' azken ikuskizuneko eszenatokia.

Ikasturtea bukatu da eta irakasleak galdetzen die ikasleei ea zer ikasi duten, ea zer oroitzen duten ikasturetan zehar egindako eta ikasitako guztiaz. Horri erantzuten dioten 20 esperientzia kontatzen dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Irrien lagunak izeneko azken ikuskizunean.

Kolaboratzaile asko

Aurreko lanetan bezala, kolaboratzaile asko izan dituzte lan honetan ere, tartean: Pantxoa eta Peio, Jon Maia, Betagarri taldeko abeslari Iñaki Ortiz de Villalba, Maialen Lujanbio, Ondarruko senegaldarren koadrila bat, Asier Gozategi, Gorka Urbizu, Kaki Arkarazo eta Ainhoa Agirreazaldegi.

Eskoriatzako gonbidatuak

Zapatuan Eskoriatzan egingo duten ikuskizunean gonbidatu asko izango dituzte, tartean Joxepa behia eta Olentzero. Pirritx haurdun dago eta herriz-herri ibili ezin denez, bideokonferentzia bidez egingo dute bat berarekin.

Debagoieneko beste herrietan

Oraindik data konkretuak zehaztu gabe dituzte, baina Porrotxen aurreratu duenez:

  • Oñatira eta Aretxabaletara udaberrian etorriko dira
  • Bergaran Aratusteetako domekan izango dira
  • Arrasatera San Juanetan joango dira
Entzun Arrasate Irratian Jose Mari Agirretxe Porrotxi egindako elkarrizketa.

Argazkiaren iturria

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak