'Pokerface' bideoak irabazi du BHklipa lehiaketa

Usoa Agirre 2010eko martxoaren 26a

Bigarren edizio honetan 15 ikus-entzunezko aurkeztu dituzte Arizmendiko 60 ikaslek. Epaimahaiaren sari nagusia Pokerface lanak jaso du, Mikel Altuna, Mikel Osa eta Mikel Alberdik egindakoak. Elena Errasti epaimahaikideak lanen kalitatea igo egin dela azpimarratu zuen atzoko sari banaketan.

Epaimahaiaren Saria: Pokerface edo Zure ametsak bizitzeko esnatu egin behar da

Egileak: Mikel Osa, Mikel Alberdi eta Mikel Altuna. Bideoaren egileek iPod Touch bana jaso zuten sari gisa.

Epaimahaia

  • Gari Ibarzabal, Arizmendiko Kulturguneko arduraduna
  • Elena Errasti, Arizmendiko Bigarren Hezkuntzako kudeatzailea
  • Leire Bedia eta Agurtzane Elkoro, AZK komunikazio taldekoak
  • Josu Txintxurreta, GOITBko langilea
  • Amaia Pavon, MUko ikus-entzunezko irakaslea
  • Andoni Calvo, Arizmendiko ikasleen ordezkaria

Ikusleen saria: BH-mank

Egileak: Txomin Gallastegi, Jon De Andres, Sabin Arantzabal, Danel Mazmela eta Andoni Aizpurua. IPod Nano bana jaso zuten.

Aipamen bereziak

Hiru bideo hauek jaso zuten aipamen berezia

Egin koxk

Egileak: Nerea Mendizabal, Udane Uribarren, Miren Barrenetxea eta Ane Garai.

Koxk!

Egileak: Maria Jaka, Leire Izagirre, Izar Gorrñogoitia eta Larraitz Berezibar.

Arizwestern

Egileak: Ane Usobiaga, Nae Agirre, Garazi Esteban eta Ane Miren Errazkin.

Hemen dituzue lehiaketako bideo guztiak.

Gaur GOITBn

Gaur, Goiena magazinea-n, 19:45ean Mikel Alberdi irabazleetako bat eta Elena Errasti antolatzailea eta epaimahaikidea izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak