Pobreziaren kontrako astea

Ubane Madera 2010ko urr. 12a, 11:35
Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira (urriaren 17) pobreziak eragindako egoera latzak gogora ekartzeko ekitaldiak antolatu dituzte gurean: eguenean "Utopía" izeneko dokumentalaren saioa izango da, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean. Zapatuan, berriz, Eskoriatzarako egin dute hitzordua. Kasu horretan, Ibarraundi museoan Desazkunde tailerra egingo dute.

Utopia dokumentalaren emanaldian, Lucho Iglesiasek, dokumentalaren zuzendari eta egileak ere parte hartuko du.

Gure ohituren kritika

80 minutu irauten ditu Utopia dokumentalak; gizakiaren gaur egungo bizimoduaren gaineko begirada kritikoa da. Gizaki bakoitzak bere ohiturekin eta jarrerekin planetan uzten duen eragin ekologikoari erreparatzen zaio.

Zapatuko hitzorduan, berriz, Desazkundea tailerra landuko dute, Eskoriatzako Ibarraundi  museoan, kontsumitzeko eta bizitzeko era berri bat bultzatu guran. 10:00etatik 14:00etara izango da zabalik.

Sistema ekonomikoa, errudun

Arrasate Zero Pobrezia plataformak antolatu ditu ekitaldiok; 24 elkartek osatzen dute plataforma hori. Kideek uste dute pobreziaren sortzailea “gaur egungo sistema ekonomikoa” dela, eta “alternatiba” baten alde egiteko “beharra” aldarrikatu gura dute, “arrazoi ekologikoa” ere gehituta. .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak