Oñatin esaterako, gaur ohiko ordutegia izango dute; eta, bihar, zabalduko dute goizez, 11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuei dagokionez, 12:30ean izango da bisita. Erakutsiko dituzte Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Migel parrokia.
Arantzazun, bisita gidatuak egingo dituzte 10:30ean, 11:30ean, 12:30ean, 16:00etan eta 17:00etan. Aldez aurretik deitzea komeni da. Arrikrutzen, bisita ordua hartzeko deitu 943 08 20 00 telefonora.
Bergarako turismo bulegoan erdigune historikoa ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte. Gaur goiz eta arratsalde egongo da zabalik; eta, bihar, 10:30etik 13:30era. Leintz Gatzagako gatz museoan bihar izango dira bisitak, 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz.
Asteburuan, eguraldi txarra
"Beharbada eguraldiagatik izan da, baina jende gutxi ibili da", esan dute Bergarako turismo bulegoan. Madrileko eta Kantabriako talde bana izan dute.
Oñatin, zapatuan jende dezente izan zuten: "Euskadi Xtrem proba eta Arrasate Oñati lasterketa izan dira eta jendea etorri da". Gaineratu dute, telefonoz jende askok deitu duela eta egun hauetarako jendea espero dutela.