Pesak zerbitzu berezia ipiniko du San Fermin jaietarako

Arritxu Barruso 2007ko uzt. 5a, 20:16
Uztailaren 6,7,13 eta 14an autobus berezia irtengo da Eskoriatzatik Iruñara arratsaldeko seietan eta geldialdiak egingo ditu Aretxabaleta, Arrasate eta Bergaran.

Era berean Eibar eta Iruña bitarteko ibilbidea egingo duen autobusa ere Bergaratik pasako da arratsaldeko sei t’erdietan eta geldialdia egingo du gero Antzuolan.


Goizaldean etxera itzultzeko ere zerbitzu berezia egongo da eta goizeko bederatziak eta hamaikak bitartean autobusak bete ahala irtengo dira Iruñatik Eibarrera. Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko biztanleek konexioak izango dituzte gero Bergaran.

Renfek zerbitzu berezia

Renfek ere zerbitzu berezia ipiniko du San Fermin jaietarako, beraz Zumarragatik ere izango da Iruñara joan etorria modu erosoan egiteko aukera.

Alkoholemia kontrolak

Ertzaintzak bere aldetik gogorarazi du alkoholemia kontrolak egingo dituela eta jai horietan garraio publikoa erabiltzea gomendatu du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak