PESAko behin-behineko langileen ez-egonkortasuna salatzeko protesta

Jon Berezibar 2008ko uzt. 29a, 15:52
PESA garraio enpresak behin-behineko langileei eskaintzen dien "ezegonkortasuna" salatzeko protesta egiten dihardute gaur Arrasateko kotxe-tokian. Enpresako arduradunek finkoak ez diren langileekiko jarrera agerian utzi gura dute horrela. Langile talde batek deitu du elkarretaratzea eta diote udan dela nabarmenagoa PESAk behin-behineko langileen kolokotasuna – ordezkapenak egiten dira-eta sasoi honetan – eta langileak finko egiterakoan enpresaren politika salatu dute. Batetik, diote antzinatasun baldintzak ez direla betetzen eta "ezkutuko kanporatzeak" ere salatu dituzte. PESAko arduradunak kontratu finkoak egitearen aldeko jarrerarik ez dutela azaltzen dute horrela. Enpresako aldeari dagokionez, PESAko arduradunekin harremanetan jartzen saiatu gara baina ezin izan dugu momentuz erantzunik jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak