Pertsona bat arin zauritu da Bergara eta Elgeta artean izandako auto istripuan

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko maiatzaren 12a

Auto bat errepidetik irten da Elgetara iritsi baino kilometro bat lehenago dagoen bihurgunean.

Istripua 11:39ean gertatu da, GI-2632 errepidean, Bergaratik Elgetara bitartean. Ertzaintzak emandako datuen arabera, auto bat errepidetik atera da Elgetara iristear zegoela eta ondorioz gorputzean kolpeak eta aurpegian zauriak izan ditu autoa gidatzen zuen emakumeak. Momentu honetan garabia ari da lanean autoa errepidetik kentzeko; errail bat itxita dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak