Pentsio sistema aldatzea onartu dute Mondragon taldeko bazkideek

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 26a, 14:22
Kooperatibistek handitu egingo gizarte segurantzara egiten dute kotizazioa eta txikitu, aldiz, Lagun Arora egiten dutena.

Taldeko kooperatibistek eguaztenean Donostian egindako batzarrean hartu zuten erabakia. Aldaketa garrantzitsua da. Horrela adierazi zuten atzoko agerraldian Euskadiko Kutxako arduradunek. Lagun Arora atxikita dauden 30.000 bazkideengan izango du-eta eragina. Aurrerantzean Mondragon taldeko bazkideek kotizatutako %60 gizarte segurantza sistema publikora joango da, eta %40 Lagun Arora. 27 puntu egingo du behera Lagun Arora kotizatuko dutena.

     Horrek eragin zuzena izango du pentsio sisteman. Aurrerantzean pentsioaren zati handiena sistema publikotik jasoko dute taldeko kooperatibistek. Bazkideen adinaren arabera egingo da sistema aldaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak