Pedro Lasagabaster 'Alkateak zuzenean' saioan izango da

Maider Arregi 2009ko abenduaren 11

'Alkateak zuzenean' saioaren azken emanaldia, abenduaren 17an, eskainiko da, 19:45ean. Aste honetako gonbidatua Pedro Lasagabaster, Eskoriatzako alkatea da. Platoan egingo dizkioten galderez gain, ikus-entzuleek galderak egiteko aukera ezberdinak izango dituzte. Gainera, livestream zerbitzuaren bidez saioa zuzenean ikusteko aukera ere izango da.

Ikus-entzuleek, bide hauetako edozein erabilita egin ditzakete galderak:

  • Telefonoz: 943 25 05 03
  • Skype bidez: goienatelebista erabiltzailea
  • Facebook/goitb sare soziala erabiliz
  • Mezu bat bidaliz helbide honetara: magazinea@goiena.com. 
  • Livestream bidez, Telebista zuzenean Interneten. Bertan, saioa ikusteaz gain, galderak egin ahal izango dizkiozue Pedro Lasagabasterri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak