Pedro Iturbe, 'Alkateak Zuzenean' saioan gaur

Maider Arregi 2009ko aza. 26a, 11:55
'Alkateak Zuzenean' saioaren bosgarren emanaldia, gaur, azaroaren 26an, eskainiko da, 19:45ean. Aste honetako gonbidatua Pedro Iturbe, Antzuolako alkatea da. Platoan egingo dizkioten galderez gain, ikus-entzuleek galderak egiteko aukera ezberdinak izango dituzte. Gainera, livestream zerbitzuaren bidez saioa zuzenean ikusteko aukera ere izango da.

Ikus-entzuleek, bide hauetako edozein erabilita egin ditzakete galderak:

  • Telefonoz: 943 25 05 03
  • Skype bidez: goienatelebista erabiltzailea
  • Facebook/goitb sare soziala erabiliz
  • Mezu bat bidaliz helbide honetara: magazinea@goiena.com. 
  • Livestream bidez, Telebista zuzenean Interneten. Bertan, saioa ikusteaz gain, galderak egin ahal izango dizkiozue Pedro Iturberi.

Inaxio Garro, Pedro Lasagabaster eta Eusebio Villar etorriko dira gero, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak