Pedro Biteriren lana goraipatuz omenaldi beroa eskaini diote

Jasone Zabala 2008ko uztailaren 20a

Alfontso X.a plazan Biteri filantropoari omenaldi beroa eta jendetsua eskaini zioten; musika, dantza, kantua eta lore-eskaintza izan ziren

Egubakoitzean egin zioten Pedro Biteri Arana zenari omenaldia. Egubakoitza moduko egun batean baina duela 175 urte jaio baitzen. Data berezi horretan, arrasatearrek esker ona adierazi zioten filantropo ezagunari, Alfontso X.a kalean bere omenez eginda dagoen monumentuaren aurrean.Esan beharra dago aurten Biteriren bi efemeride ospatzen direla. Jose Mari Velez de Mendizabal historialari arrasatearrak,  Biterik herriari egindako ekarpena goraipatu zuen adierazi zuen “Biterik bezainbesteko garrantzia” izan zutela “bere jarraitzaileek”. Gainera, adierazi zuen Biterik asmatu egin zuela Felix Arano irakaslea kontratatzerakoan, Aranoren hezkuntza “errespetuan, ingurune naturalean, besteei entzutean eta ezagutzak transmititzean” oinarritu baitzen. Ekitaldian zehar, berbaldiak eta musika tartekatu ziren. Pello Ramirez biolontxelo joleak eta Juantxo Zeberio piano-joleak, bertara hurbildu zireneni musika saioa eskaini zien. Aurreskua ere dantzatu zuten bi gaztek monumentuaren aurrean. Juanito Leibar Biteriren biografiaren idazleetako batek, zera adierazi zuen: “Ez dakit nola idatzi nuen biografia, Biterik biografiarik ez dauka-eta. Bere bizitza ez zen, adibidez, Seber Altuberena bezalako izan. Altube bidaiatu zen, politikaria izan zen,…". Dabid Arzamendi ezaguna, Aranoren ikasleetako bat izan zen, eta adierazi zuen filantropoak 800.000 pezeta eman zituela XX. mendearen hasieran. Dirutza handia garai haietan. Oihana Aranburu funtziotako alkateak bestalde, esker oneko hitzak izan zituen Biterirendako, eta lore sorta jarri zuen Biteriren monumentuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak