Orain, duela 15 egunetik, CMUen (Udalaitz zentro medikuan) ipini dute abian zerbitzua. Orain arte, bi aste horietan jendearen erantzuna positiboa izan dela adierazi digu Paco Ansoategi Zentro Medikoko gerenteak: "Duela bi aste zabaldu da zerbitzu berria eta jendearen erantzuna oso positiboa izan da orain arte; gainera horrelako zerbitzu baten falta zegoen Debagoienean".
Zerbitzua eguaztenetan
Pediatria zerbitzua astean behin emango dute hasiera baten (eguaztenetan) eta dauden eskaeren arabera, bigarren egun bat ere eskaintzen dute (astelehena). Ordutegiari dagokionez, hasieran, 14:30etik 19:30era ipini dute, baina, Ansoategik adierazi digunaren arabera, zerbitzu horren erabiltzaileek ematen dioten erantzunaren arabera, 10:00etatik 19:30ak arteko etenik gabeko ordutegia jartzea da asmoa.
Udalaitz zentro medikuan zerbitzua eskainiko dutenak Quiron klinikako pediatria zerbitzukoak izango dira.
Txanda hartzeko
Ansoategik adierazi digunez, "pediatria zerbitzu hori edozeinendako dago zabalik, bai seguru pribatua duenarendako eta beste edozein pertsonarendako. Ordua Udalaitz osasun zentroan hartu daiteke, 943794422 telefonora deituta.