Partidu erabakigarriak utzitako bitxikeriak

Maider Arregi 2010eko ekainaren 13a

Gaurko partiduak zelaian ikusitako 90 minutuak baino askoz ere gehiagorako eman du. Labur, labur, hemen egunean batutakoa kronologikoki. Harmailatik saioak jasoko du dena, gaur (22:15).

22:20 Ospakizunek jarraitzen dute; Mikel Aranburuk onartu du gauak luze joko duela.

22:10 Realeko jokalarien aldagelak argazkilarien gelaren ondoan. Su Ta Gar taldearekin topera txuri-urdinen aldagelan.

21:00 Zale bakar bat ere ez da harmailetatik mugitu.

20:45 Jokalariek prentsakoak geunden tokira etorri dira. Orduan hasi dira bultzakadak. Jendea urduri dabil, lan egiteko gure txanda da: argazkiak...irudiak...elkarrizketa

20:30 Jokalariek mikroa hartu dute, eta Arrasatekoak abesten jarri du Anoeta, RIP-en "Mondra" abestiarekin.

20:20 Sartu gara zelaira.

20:15 Ez dugu zelaian telebistarekin egoteko baimenik. Ezin digutela sartzen utzi.

19:55 Eskaileretan, ez aurrera ez atzera. Astoreko lagunei esker euren palkoan sartu gara, eta salto eginez barruko tabernara. Eskerrik asko Loreni (Realeko zuzendaria), Iñaki Ugartebururi, Valentziako entrenatzaile Unai Emeryri, eta batez ere Vila-Real taldeko aurrelari Joseba Llorenteri, galderak erantzutearren. Hondarribiakoak eskatu digu ez galdetzeko Realak fitxatuko duen zurrumurruaren gainean. Realzale moduan, biziki poztu da garaipenaz.

19:45 Partidua amaitu bezain laster telebista ekipoa hartzera joan gara. Prentsakorik ez da azaltzen, ezin gara zain egon.

18:00 Hasi da partidua. Zelako zarata!

16:30 jokalariak autobusean datoz, eromena.

16:00 Anoetan paseak hartu ditugu, ez dugu zelaian egoteko baimenik.

13:00 Alde Zaharra topera.

11:15 Iritsi gara Donostiara, goiz da oraindik.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak