Udal horietako ordezkariek, Foru Aldundikoek eta Kudeatuz programan parte hartu duten edo horretan diharduten beste 16 udaletako ordezkariek topaketa egin zuten eguenean Donostian, eta denek oso balorazio ona egin zuten euren esperientziaz.
Udal horiek eta Aldundiak erabaki zuten Parte-hartzea kudeatuz sarea sortzea, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko. Gipuzkoako udalerri guztiei zuzendutako sarea izango da, eta datozen hilabeteetan, hura diseinatzeko eta hurrengo bi urteotarako lan plangintza zehatz bat antolatzeko konprometitu dira.
Sareak honako helburu orokorrak ditu: herritarren parte-hartzearen gainean norberak dakiena besteekin konpartitzea; gipuzkoarrek herri kudeaketetan parte hartzeko prozesuak ezartzea; hausnartzeko eta iritziak partekatzeko espazioak sortzea; herritarrengana hurbiltzea udal erakundeek euren gain hartu duten apustua herritarren parte-hartzea bultzatzeko; eta sarean egindako lanaren emaitzak beste udalerri batzuekin konpartitzea.