Parketxea eraikiko dute Arantzazun

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko urt. 11a, 11:59
Oñatiko Udalak, Frantzizkotarren komunitateak eta Gipuzkoako foru aldundiak Arantzazuko parketxea eraikitzeko lankidetza hitzarmena onartu zuten pasa den abenduaren 19an. Proiektuaren arabera, Parketxea Gandiaga topagunean jarriko da. Bertan, erakusketa iraunkor bat egongo da ikusgai; horrez gain, aterpetxea eta gela didaktikoak izango ditu parketxeak.

Frantzizkotarren komunitateak. Gandiaga Topaguneko mendebaldeko hegaleko 740 metro koadro utziko ditu; horietatik, 492 metro koadro natura ezagutzeko zentroa jartzeko izango dira, eta beste 248 metro koadro, aterpetxerako.
Oñatiko Udalak bere gain hartu du espazio hori eraikitzeko egin beharreko proiektu teknikoa egiteko konpromisoa. Gainera, jendeari harrera egin eta proiektua dinamizatzeak eragindako gastuak udalaren kontura izango dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, lanen zuzendaritza eta lanak gauzatzea finantzatuko du, eta 1.000.000 euro jarriko du, horrela banatuta: 250.000 euro 2007. urtean jarri zituen eta gainerakoa 2008an eta 2009an.

Parkeko sarbidea

Aizkorri-Aratz parkeko natura baliabideak antolatzeko planaren arabera, Arantzazu parkeko sarbideetako bat da. Hala, komenigarritzat jo da, parkera doazenei harrera egiteko zentro bat eraikitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak