Oxel Erostarbe, 'Alkateak Zuzenean' saioan gaur

'Alkateak zuzenean' saioaren bigarren emanaldia, gaur, eguena, eskainiko da, 19:45ean. Aste honetako gonbidatua Oxel Erostarbe Elgetako alkatea da. Platoan egingo dizkioten galderez gain, ikus-entzuleek galderak egiteko aukera ezberdinak izango dituzte.

Ikus-entzuleek, bide hauetako edozein erabilita egin ditzakete galderak:

  • Telefonoz: 943 25 05 03
  • Skype bidez: goienatelebista erabiltzailea
  • Facebook/goitb sare soziala erabiliz
  • Mezu bat bidaliz helbide honetara: webmaster@goiena.com. 
  • Livestream bidez, Telebista zuzenean Interneten. Bertan, saioa ikusteaz gain, galderak egin ahal izango dizkiozue Oxe Erostarberi.

 Agurne Barruso, Lourdes Idoiaga, Asier Agirre, Pedro Iturbe, Inaxio Garro, Pedro Lasagabaster eta Eusebio Villar etorriko dira gero, hurrenez hurren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.