Otsailaren 22an egingo dute Saharako maratoia

Oihana Elorza Gorostiza 2010eko urtarrilaren 12a

10 urte betetzen ditu aurten Saharako maratoiak eta 100 euskal korrikalarik parte hartzea gura dute antolatzaileek. Oraindik 38 plaza gelditzen dira. Bestalde, Sahararen elkartasun taldeak hasi dira hara bidaltzeko elikagaiak biltzen. Entzun elkarrizketa

Otsailaren 22an egingo dute Saharako maratoia. Aurten 10 urte betetzen ditu eta horregatik, 100 euskal korrikalarai bidali gura dituzte. Ez dute zertan 42 km.-ko lasterketa egin behar, badaude kilometro gutxikoak ere. Oraindik 38 plaza daude. Izena eman edo informazio gehiago izateko, deitu telefono zenbaki honetara: 654 407 200.

Jaki bilketa

Bestalde, Sahararen alde lana egiten duten bailarako taldeak hasi dute hara bidaltzeko elikagai bilketa. Ohiko dendeta, ikastetxe eta eraikinetan bilduko dituzte. Kanpainak hilaren 11tik 16ra iraungo du eta jasoko diren elikagaiak dira:

  • Arroza
  • Lekaleak
  • Hegaluzea oliotan
  • Sardinak oliotan
  • Pasta
  • Azukrea
  • Konpresak
Argazkiaren iturria

Arrasate Irratian elkarrizketa egin diote NUBI elkarteko Agurne Juldaini. Berak eman ditu bai maratoiaren bai jaki bilketaren azken datuak. Entzun elkarrizketa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak