Alfredo Otalora Euskadiko Ginekologia Elkarteko presidente izendatu dute

Aintzane Irizar 2007ko abe. 5a, 10:52

Aurreko astean aukeratu zuen Euskadiko Ginekologia eta Obstetrizia Elkarteak zuzendaritza batzorde berria, Bilbon egindako kongresuan. Han erabakitakoaren ondorioz, Alfredo Otalora ginekologoa izango da elkarteko presidentea datozen lau urteetan. Kargu hori duen lehendabiziko gipuzkoarra da.

Aho batez hartu zuen elkartearen batzar orokorrak Otaloraren hautagaitzaren aldeko erabakia. Aurrerantzean, Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia elkarteko kide ere izango da Otalora.

Argentinarra da Otalora, baina, familia euskaldunekoa; Aretxabaletakoak ziren bere arbasoak. 1976. urtean etorri zen Euskal Herrira Otalora, Argentinako diktaduratik ihesik. Gaur egun, Arrasateko Consultorio Ginecologico zentroan eta Donostiako Policlinican dihardu ginekologo lanean.

Zuzendaritza batzorde berriko beste kide bat ere Debagoienekoa da, Jose Ramon Serrano, hain zuzen ere. Serrano da Eskualdeko Ospitaleko Ginekologiako burua.

500 ginekologo

Euskadiko Ginekologia eta Obstetrizia elkarteak Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 500 bat ginekologo eta obstetra batzen ditu. Elkarte horrek, besteak beste, jarduera zientifikoa eta ikerketa bultzatzen ditu, ginekologiaren eta obstetriziaren alorrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak