Osteoporosiaren inguruko jardunaldia egin dute Otaloran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko eka. 4a, 18:06
Osteoporosiaren inguruko jardunaldia egin dute gaur goizean Aretxabaletako Otalora jauregian. Debagoieneko ospitaleko medikuez gain, Bartzelona, Kordoba eta Santiagotik etorritako adituak izan dira gurean. Osteoporosiari nola aurre hartu azaldu dute, besteak beste.

Osteoporosia 60 urtetik gorakoen artean ematen den hezurretako gaitza da, eta sintoma ohikoena mina izaten dela dio Arrizabalaga doktoreak. Gaixotasunari aurre egiteko farmakoak badaude, baina beti ez da farmakoak hartu beharra egoten. Gaixoak bere ohiturak aldatzen baditu, eta hainbat pauso jarraitzen baditu badu gaixotasunari aurre egiteko modua. Kirola egitea, adibidez, ohitura on bat da.

Gaztetatik zaindu beharra

Arrizabalaga doktoreak dio gaitzari aurre egiteko modu onena gaztetatik zaintzea dela. 30 urte bete arte hezurra formatzen dabil, hortaz kaltzio asko hartzea, kirola egitea, eta tabakoa eta alkohola saihestea, besteak beste, oso garrantzitsua da.

Menopausian, ohikoa

Miren Arrizabalaga doktorea debagoieneko ospitaleko ginekologia zerbitzuko kidea da. Emakumeetan osteoporosia , hormona kontuengatik dela ohikoa azaldu du. Hau da, emakumearen hezurra extrogeno deituriko hormonez babestuta dago, baina  menopausian hezurra babes barik geratzen da. Horregatik da gaitza ohikoa emakumeengan.
   
Bestalde, haurdunaldian ohikoa izan ez arren, haurdunaldian osteoporosia kasu gutxi batzuk ematen direla esan du. Horri aurre egiteko, garrantzitsua hezurra haurdunaldira egoera onean iristea dela gaineratu du. Horregatik, garrantzitsua da gaztetan hezurrak zaintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak