Ostalariak ez daude ados Tabakoaren Legearekin

Asier Alkorta 2010eko irailaren 8a

2011ko urtarriletik aurrera lege berri bat jarriko da indarrean, Tabakoaren Legea. Erabilera publikoko gune itxi guztietan erretzea debekatuko du legeak; gune irekietan ere ezin izango da erre adin txikikoak badaude. Ostalariak ez dira ados agertu Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin.

Lege horrek hainbat tokitan izango du eragina: lantokietan, osasun-etxeetan, ikastetxeetan, kirol instalazioetan eta ostatuetan, adibidez. Horren aurrean, ostalariek diote eurak beldurtzeko egindako lege bat dela eta ez dagoela behar adina garatuta.

Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko lehendakariordea den Anton Elorza oñatiarrarekin izan gara.

Jaurlaritzak ostalariei sostengua emango diela adierazi du

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua eta Celina Pereda Droga Gaietako zuzendaria Euskadiko ostalaritzako elkarteen ordezkariekin bildu dira gaur, Tabakoaren aurkako Legea 2011ko urtarriletik aurrera indarrean sartzearen kariaz datozen hilabeteetan sailak ezarriko dituen neurrien berri emateko. Horrez gain, sailburuak bere sostengu osoa eskaini die ostalariei, Legea aplikatzerakoan sortu litezkeen arazo eta zalantzei aurre egiteko. Horren ildotik, sailak partaidetzarako bidea irekita edukitzea eskaini die ostalariei, Legea Eusko Legebiltzarrean izapidetzen den bitartean eta horren ondoren, araua aplikatzen hasten denean, sektorean duen eragina ezagutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak