Ospitaleko larrialdi-zerbitzua hartu du eredutzat Osakidetzak Europako Kalitatearen Asterako

Jon Berezibar 2007ko aza. 20a, 13:58

Euskalit-ek, Europako Kalitatearen Asterako, eredutzat hartu du Osakidetzak Debagoieneko Ospitaleko larrialdietarako zerbitzua. Prozesuen kudeaketari lotutako metodologiarekin, zerbitzuaren informatizazio osoaren bitartez eta larritasuna zientifikoki baloratzen duen triaje sistemaren bidez gaixoen segurtasuna eta etengabeko arreta bermatuta geratzen da ospitalean.

Hori da Osakidetzak pentsatzen duena eta horrexegatik erabaki dute Arrasateko Ospitalea eredu moduan aukeratzea, Euskalit Fundazioa Gasteizen egiten dabilen Europako Kalitatearen Astean parte hartzeko. Hain zuzen ere, abenduaren 3an egingo duten “Praktika egokiak kudeaketan” jardunaldian hartuko du parte.

Osakidetzak emandako datu zehatzagoekin esanda, oro har, gogobetetasunak gora egin du Arrasateko Larrialdi Zerbitzuetan. Horren erakusle da erreklamazioek ia %70 behera egin dutela. Horregatik Deba Garaiko Ospitaleak ISO 9001-2000 ziurtagiria lortu du.

Are gehiago, Osakidetzaren barruan, larrialdiak kudeatzeko sistema hori guztiz garatuta duen ospitale bakarra da Arrasatekoa eta dagoeneko interes handia eragin du, baita gure mugetatik kanpoko osasun zerbitzuetan ere, adibidez, Kantabriako Osasun Zerbitzuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak