Ospitaleko garbitzaileek egun osoko lanuztea egingo dute eguaztenean

Mirari Altube Arrese 2009ko abenduaren 14a

Bi orduko lanuzteak egin zituzten –goizean eta arratsaldean– Debagoieneko ospitaleko garbitzaileek joan zen eguenean, hilak 11. Eta eguaztenerako beste bat deitu dute; oraingoan egun osokoa izango da. Orain dela hiru urte sinatu zuten lan hitzarmena garbitzaileek baina ez dutela errespetatu adierazi dute LABeko ordezkariek. Batzarra egiteko hainbat eskaera egin dituztela gaineratu dute, baina oraingoz ez dutela erantzunik jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak