Ospitaleko gaixoei bisitak egiteko, baldintzak bete egin behar dira

Ubane Madera 2008ko aza. 10a, 18:21
Debagoieneko Ospitaleko Komunikazio Bulegotik gogorarazi gura dute gaixoen eta ospitaleko langileen onerako, ospitaleko bisiten ordutegia errespetatu egin beharra dagoela. Eta jakina, bisita horiek egiteko baldintzak behar bezala errespetatu behar direla.

Horrek esan gura du bisitak egin daitezkeela bakarrik arratsaldez, 17:00etan hasi eta 21:00ak bitartean. Beste baldintza bat da gaixo bakoitzeko bi lagun bakarrik egon daitezkeela gelan; hirugarren baldintza da “haurrak ez direla sartu behar bisitetan haurrak arriskuan jartzea delako” eta jakina, ezinbestekoa da gogora ekartzea “isiltasunak toki horretan duen garrantzia”.

Ospitaletik zera azpimarratu gura izan dute: “Atsegina da ikustea ingresatutako pertsonek bisitak hartzen dituztela eta maitatuak sentitzen direla. Hala ere, berriro esan behar da gaixoen ongizatea, neurri handi batean, bisitak neurriz egitearen menpe dagoela”.

Ate banatzaileak

Bestalde, ospitalean dauden gaixoen eta ospitaleko langileen beharrei begira, ate banatzaileak jarri dituzte gure eskualdeko ospitalean. Neurri horren helburua da ospitaleratze eremuak eta itxaroteko lekuak banatzea, itxaroteko lekuetan izaten den “mugimendu eta zaratek eraginik izan ez dezaten ospitaleratze unitateetan dauden langileen jardunean”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak