Ospitale berriko lehenengo faseko lanak 2010ean amaituko dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko urt. 15a, 17:35
Debagoieneko ospitale berriko lanak aurrera doaz martxa onean. Hori da Jose Luis Angulo ospitaleko Gerenteak esan diguna. Lehenengo fasea 2010ean amaituko dutela adierazi du Angulok. Lanak amaitzen direnean 74 ohe izatetik 120 ohe izatera pasako da Debagoieneko ospitalea.

Debagoieneko ospitale berriko lanak aurrera doaz martxa onean. Hori da Jose Luis Angulo ospitaleko Gerenteak esan diguna: "Lanak egoera onean daude eta oraingoz epeak betetzen ari dira".

2010eko bigarren seihilekorako

Angulok esan digu 2010eko bigarren seihilekorako lanak amaituta egongo direla eta orduan inauguratu dutela ospitalearen zati berria. Lehenengo fase honetan eraikinaren zati bat egin dute, anbulatorioaren atzealdekoa, hain zuzen ere. Behin eraikin hori eginda, gaur egungoaren atzeko zatia, zati zaharra, bota egingo dute eta hantxe jarraituko dute eraikitzen. Hirugarren fasean, gaur egungo eraikinaren zati berria egokituko dute.

Amenabar enpresa dabil lanean

Bigarren fasea noiz hasiko den galdetuta, angulok dio "berehala" hasiko direla lanekin; eta ez dela etenik egongo fase baten eta hurrengoaren artean.
Lehenengo fase honetako lanak Amenabar enpresa dabil egiten.

Lan horiekin Debagoieneko ospitalea 74 ohe izatetik 120 ohe izatera pasako da. Baina hori ez da lanek ekarriko duten hobekuntza bakarra.

Espezializazio berriak

Lanak amaitzen direnean hainbat espezializazio berri izango ditugu Debagoieneko ospitalean: zaintza berezien gunea, haur eta amentzako gunea, egonaldi motzak, medikuntza prebentiboa, urologia, emergentzietarako unitate berria eta operazio-gela adimentsua, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak