Osakidetzari lan baldintzak negoziatzeko eskatzeko mobilizazio gehiago iragarri dituzte sindikatuek

Arritxu Barruso 2008ko urt. 15a, 17:23
Medikuen sindikatuak ez, beste guztiek, mobilizazio berriak iragarri dituzte gaur; Osakidetzari euren lan baldintzak negoziatzeko exijitzeko. Hala, urtarrilaren 29rako eta martxoaren 6rako greba deialdia egin dute.

Medikuen sindikatua da, beraz, greba deialdiarekin bat egiten ez duen bakarra, horiek akordio propioa erdietsi baitzuten Osakidetzarekin. Gainontzeko sindikatuek uste dute Eusko Jaurlaritzak gerra adierazpena egin ziela langileei abenduaren  20an Osakidetzak lan baldintzak dekretuz onartu zituenean, eta gatazka luzea izango dela ohartarazi dute.

Urtarrilaren 29ko eta martxoaren 6ko grebez gain, sindikatuek eutsi egingo diete hainbat osasun zentrotan 17, 22 eta 24rako deitu dituzten kontzentrazioak. Era berean auto karabanak egingo dituzte urtarrilaren 23an Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan. Otsailean ere lanuzteekin jarraituko dutela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak