Oraindik ere geratzen dira sarrerak Udalbiltzaren aldeko bertso jaialdirako

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko urriaren 22a

Arrasateko Kajoi eta Irati tabernetan badaude eta domekan, jaialdia hasi aurretik ere saltzen jarriko dituzte leihatilan.

Domekan Arrasaten egongo den Udalbiltzaren aldeko bertso jaialdirako txartela eskuratu ez dutenek oraindik ere badute aukera. Hain justu ere, Arrasateko Kajoi eta Irati tabernetan badaude eta jaialdiaren aurretik ere –domekan, 18:00etan– leihatilan erosi ahal izango dira, 10 eurotan.

Jaialdi horretako katela luxuzkoa da. Izan ere, parte hartuko dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken finalean oholza gainean izandako zortzi bertsolariek: maialen Lujanbio txapeldunarekin batera, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Aito Sarriegik botako dituzte bertsoak. Gai-jartzaile Josu Goikoetxeak jardungo du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak