Oraindik ere auto ilarak Bergaratik Arrasaterako noranzkoan

Ubane Madera 2010eko irailaren 7a

Bergarako Labegaraietako biribilgunean hasi eta Arrasateko AP1 autobidera iritsi arte zirkulazioa oso motel dabil; tarteka geratu ere egiten da, eta horren ondorioz, auto ilarak sortzen dabiltza. Goizean gertatutako istripu baten ondorio dira. Auto bat irauli egin da San Prudentzion, eta garabia hura erretiratzen ibili da gutxira arte. Esandako moduan, bada, oraindik ere poliki dabiltza automobilak, baina hala ere, zirkulazioa hasi da arintzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak