“Giro atsegina, aldagela eta dutxak Ferixalekuan, eta sariez gain, luncha eta opariak zozketatuko dira”, horixe da antolatzaileen eskaintza egubakoitzean Arrasaten korrituko den gaueko kroserako.
Ferixalekutik Ferixalekura
Sei kilometroko ibilbidea antolatu dute, Arrasate erdialdean bi kilometroko zirkuituari hiru buelta ematea, hain justu, Ferixalekuan hasi eta bertan bukatuko dena. Ziurtatu dute “guztiondako aproposa izan daitekeen zirkuitua” dela, ez dela “luzea” eta ezta “gogorra” ere, beraz, jendea animatu gura dute parte hartzera. Izan ere, iaz 54 lagunek parte hartu zuten, eta Arizmendi Ikastolakoek gura dute kopuru hori gainditzea.