Orain arteko balorazio oso positiboa egin dute Udaeroren harira

Mirian Biteri 2009ko uzt. 20a, 11:50
Dena aurreikusi bezala irteten ari da aurtengo Udaero programan. Gazteak antolatutako ekimenetan parte hartzen ari dira; are gehiago ezin hobeto pasatzen ari dira. Bihartik egubakoitzera bitartean, Laidako kanpinera joango dira.

Ekimenei hilaren 6an eman zieten hasiera Zarautzen, surf ikastaroarekin. Arrasateko Udaixekoekin batera joan ziren hara; guztira, 36 neska-mutiko. Usakora bizikletaz egindako irteeran ere arrasatearrekin egon ziren. Aukeran bi ibilbide izan bazituzten ere, gehienak trenbide zaharretik joan ziren.

Uztailaren 9an, berriz, urteroko ekintza arrakastatsuenetarikoa egin zuten: Gamarrako igerilekura irteera. Guztira, 32 gaztek eman zuten eguna han. Eta hilaren 13an, aurtengo egitarauko irteera berria estreinatu zuten: Arabako Egino herrian izan ziren hamar gazte eskalada egiten. Antolatzaileen esanetan, "hasieran, izena hamabostek emanda bazuten ere, azkenean hamar joan ziren; gehienak neskak. Ikastaro laburra eta aditu baten azalpenen ostean, bide berria zabaldu zuten. Eguraldia lagun izan zuten eta egun ederra pasa zuten".

Egueneko kontzertu eta afari-meriendaren ondotik, egitarauaren ekimen nagusia iritsiko da, esan bezala, bihar: Laidako kanpinean lau egun emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak