Oporrotarako abantaila interesgarriak dituzten txartelak ditugu aukeran Gazte Bulegoetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko uzt. 24a, 15:05
Txartel gehienak gazteendako dira, baina ez guztiak. Aukeratutako opor lekuaren arabera komeni da zer komeni zaigun ondo begiratzea.

Ibarreko gazte bulegoetan lau txartel mota ateratzeko aukera dago. Aterpetxeetarako txartela, ikasle txartela, irakasle txartela eta nazioarteko gazte txartela. Ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edo erosketak merkeago egiteko aukera eskaintzen dute. Erabiltzaile gehienak gazteak dira, baina badaude helduendako edo familiendako txartelak egiterik ere. Erabilienak, baina, aterpetxeetarako txartela eta ikasle txartela dira.

Informazioa Interneten

Gazte bulegoetan opor lekuen inguruko informazioa ere eskaintzen dute. Gida ezberdinak dituzte eskuragarri, baina informazio gehiena, dagoeneko Interneten dago. Bi helbide interesgarri dira www.hihostels.com edo www.isic.org. Modan dauden opor lekuen artean Europa da aukera ohikoena. Frantzia, Portugal, Bretainia, Irlanda edo Holanda esaterako. Aukera berriak, baina, gero eta gehiago dira. Besteak beste Croacia, Estonia Lituania eta abar.
      Txartel horien guztien inguruko informazioa ibarreko gazte bulegoetan aurkituko duzue. Abuzturako behar badituzue datorren astea duzue aukera ona herrian askotan bulegoak itxita egongo dira-eta abuztuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak