Opor osteko depresioa guk geuk sortzen dugu askotan

Arritxu Barruso 2007ko abu. 29a, 14:40
Jende askorentzat bukatu dira udako oporrak eta beste batzuentzat oso gutxi falta da bukatu daitezen. Hori horrela egun hauetan ‘opor osteko depresio’ hitza maiz entzuteko aukera izango dugu. Psikologo batengana hurbildu nahi izan dugu opor osteko depresioa zer den eta nola ekidin daiteken jakiteko.

Sara Vitoria psikologoa da eta berak azaldu digu opor osteko depresioa askotan guk geuk sortzen dugula eta autore askok diotela depresio hori berez ez dela existitzen.  Sarak azaldu digunez "Errutinara bueltatzea beti da gogorra eta normala  da horrek gugan eragina izatea baina berehala ohitzen gara berriz lanaren egunerokotasunera eta sentsazio hori aste betean desagertu egiten da".


Depresio edo ez, egia da eguneroko martxara itzultzea gogorra egiten dela eta hori ekiditeko gomendio batzuk eman dizkigu. "Komenigarria da oporretatik lanean hasi baino egun batzuk lehenago itzultzea. Etortzen garenean maleta desegin behar da, erosketak egin behar dira... eta hori guztia lanera itzultzearekin batzen bada gogorragoa egiten da itzulera hori. Oporrez hitz egitea ere komenigarria da. Askok eta askok itzuli orduko esaten dute ahaztu dituztela dagoeneko oporrak".

Lanera itzuli berri zareten guztiok, beraz, badakizue; jarrera positiboa izan, oporretako momentu onak gogoratu eta itzulera gogorra den arren lasai egon aste betean depresio deitzen diogun hori desagertu egingo da eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak