Aurten, krisia dela-eta aldaketarik nabaritu duten galdetu diogu Etxaberi eta esan digu ez dutela ezer igarri. Beste urte batzuetan bezala dabiltzala lanean.
Gurpilak
Oporretarako joan aurretik, baina zer hartu behar da kontuan autoari dagokionez? Esan digu, ezinbestekoa dela gurpilak egoera onean izatea; eta, baita balaztak eta autoaren malgutasuna ere (amortiguazioa). Gainera, motorra begiratu behar da, batez ere olioaren maila.
Kontuan hartu, hortaz, autoa hartu behar baduzue oporretarako joateko, autoari errebisioa egitea ezinbestekoa dela azken orduko ezustekorik ez izateko.