ONA txartela eskuragarri Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatin

Txomin Madina Milikua 2008ko api. 7a, 19:49
Egun erabiltzen dugun Osasun Txartel Indibidualaren ordezkoa izango da eta osasun arlokoak ez diren beste hainbat tramite egiteko ere balioko du.

Aurreikuspenen arabera, bost urte barru egungo Osasun Txartel Indibiduala ordezkatuko du ONA txartela, hau da, Osasun Nortasun agiriak. Hori dela eta, hedapen kanpaina masiboa abian da KZguneetan, eta heldu da Debagoienera ere, Arrasate, Oñati, Aretxabaleta eta Eskoriatzako KZguneetara hain zuzen ere.

ONA txartelaren bidez, administrazioak eskaintzen dituen zerbitzu telematiko guztiak bateratuta geratuko dira, eta txartel bakarrarekin, hainbat tramite egin ahalko dira. Hala medikuarekin hitzordua online adostu ahalko da, edo mediku aldaketa eskatu. Baina beste hainbat gestio egiteko aukera ere emango du, besteak beste lan bizitzaren agiria eskuratu, gidabaimenean zenbat puntu ditugun ikusi eta errenta aitorpena egin.

Hamasei urtetik gorakoentzat

Txartel honek hainbat elementu ditu bere baitan. Hala, Osakidetzako txarteleko datuak ditu, baita Gizarte Segurantzakoak ere. Honetaz gain, Izenpe erakundeak onartutako sinadura elektronikoa, banda magentikoak, ontzien jokoa, gertutasun antena eta barra kodea ere baditu. Txartela ordenagailura zuzenean konektatzeko irakurgailu berezi bat bat behar da, eta KZgune guztietan egongo da irakurgailu hori. ONA txartela eskuratzeko, nahikoa da 16 urtetik gara izatea eta KZgunera Osakidetzako txartela eta Nortasun Agiria eramatea.

Bost urte barru, ONA bakarrik

ONAk orain arteko osakidetzako txartela ordezkatuko du bost urte barru eta beraz, beharrezkoa izango da berau lortzea.

Txartela jasotzeko momentuan, erabiltzaileei txartela emateaz gain, azalpen orriak, kontratua eta cd bat banatuko zaie, norbaitek etxean irakurgailu berezia balu programa ordenagailuan sar dezan.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak