On Jose Maria Arizmendiarrietaren figuraren inguruan, Arizmendiarrietaren Lagunak elkartea sortu dute.

Txomin Madina Milikua 2007ko ira. 20a, 21:51
Elkarte irekia da, eta kooperatibismoaren aitaren ideiak gaur egungo egoerara nola aplikatu aztertzea da helburuetako bat.


Martxoan eratu zuten elkartea bera ezagutu eta bere lanaren jarraitzaile direnek. Jose Mari Larramendi da lehendakaria, Pedro Mendieta lehendakariordea eta idazkaria aldiz,  Jose Luis Madinagoitia.

Elkarteko kideek azaldu dutenez, elkarte akonfesionala da, negozio asmo barikoa, autonomoa eta independientea. Egun 60 bazkide ditu, eta izaera irekia du; kooperatiba munduko jendea zein kanpokoa dago bertan, baita unibertsitate inguruko jendea ere.


Azaldu dute, helburua On Jose Mariaren figura bizirik mantentzea dela, baita bere ideiak aztertu eta gaur egungo gizarte eta enpresa eredura egokitzea ere. Horretarako orain arte egin diren ikerketa lanak eta etorkizunean egingo direnak uztartu eta bultzatzen saiatuko dira, eta lan taldeak  eratzeko asmoa azaldu dute Arizmendiarrietaren lana gaur eguneratzeko.

Larunbat honetan bertan egingo dute lehen asanblada. Elkarteko bazkide izateko, 80 euroko urteko kuota ezarri dute, eta interesa duenak, Goi Eskola Politeknikoan duten egoitzara jo dezake, baita 943421426 telefonora deitu ere.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak