Musika
Oñati
> Drakes punk-rock taldeak diskoa aurkeztuko du gaur.
Oñatiko Drakes punk-rock taldeak diskoa, Si nos dejan, no keremos izenekoa, aurkeztuko du Ibarrondo liburu-dendan.
22:30ean, kontzertua egingo dute Atzeko Kale auzoan, Show Business taldearekin batera.
18:30ean, Ibarrondo liburu-dendan.
Bergara
> Javier Garaialde jazz musikariak kontzertua egingo du domekan
Javier Garaialde jazz saxofonistak eta bere taldeak kontzertua egingo dute etzi, domeka, Zabalotegi aretoan (19:00), Kutxak lagundutako emanaldian. Jazzaren barruan, hainbat estilo lantzen ditu: dixielanda, swinga, betiko jazza…
Aramaio
> The Basics taldeak kontzertua egingo du gaur, egubakoitza
Uztailerako Udalak antolatu zituen musika emanaldiekin jarraituko dute irailean. Lehenengo kontzertua Gasteizko The Basics taldeak egingo du. Nu-jazz, blues eta funk estiloak lantzen dituzte, bereziki. Gaur, egubakoitza, Sastiñan, 20:00etan.
Oñati
> Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak laster salgai kultur etxean
Irailaren 17an, Ruper Ordorikak Haizea garizumakoa delako diskoa aurkezteko kontzertua egingo du herrian, Oñatin, eta sarrerak irailaren 6an ipiniko dituzte salgai kultura etxean, 10 eurotan (16:30-20:30).
Antzerkia
Bergara
> 'Trastelekua' antzezlana egingo du En la Lona taldeak
Bizkaiko eta Kataluniako En la Lona taldeak Trastelekua delako kale-antzerkia egingo du. Adin guztietako ikusleendako egokia da.
Garbitzaile bat trastelekuan sartuko da eta bere begirakune bereziarekin abentura munduan murgildu eta traste zaharrekin pertsonaia bitxiak sortuz, liluraz beteriko istorioak sortuko ditu. Abentura honen parte den publikoa ere protagonista izango da.
50 bat minutuko ikuskizuna da. Gaur, egubakoitza, San Martin plazan, 19:30ean.
Arrasate
> 'Éxodo' ikuskizuna, egokitzen ez den jendeari egindako omenaldia
En la Lona taldeak Éxodo kale antzerkia egingo du bihar, zapatua, Seber Altuben hasita (22:30). "Egokitzen ez den jendeari egindako omenaldi" gisa aurkezten dute egileek; batez ere, "ingurumen desplazatuei".
Erakusketak
Eskoriatza
> Euskal Herriko zeramika labe onenetakoa bisita daiteke
Zubiate labea, Ibarraundin, Euskal Herrian gordetzen den zeramika labe adibide onenetakoa da, eta gaur egunera arte iritsi den mota horretako bakarra Gipuzkoan.
Gaur egun gordetzen den elementu bakarra labea da, eta Aranzadi zientzia elkarteak zaharberritu eta sendotu ostean balioan jarri da.
Aldez aurretik deitu behar da bisita gidatua eskatu nahi bada.
Ordutegia hauxe da: 09:00-14:00. Ordu horietatik kanpo bisitatu nahi bada ere deitu egin behar da telefonoz.
Argibideak: 943 71 54 53 (Ibarraundi); www.eskoriatza.net; www.turismodebagoiena.com.
Bergara
> Carlos García Angulok
erakusketa dauka Aroztegin
Carlos García Angulo (Bilbo, 1943) margolariak Barne-erretratua izeneko erakusketa dauka Aroztegin, irailaren 12ra arte.
Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan, 12:00-14:00.
Aretxabaleta
> Margo ikastaroan ibili direnen lanak ikusteko aukera
Margo ikastaroan ibili diren herritarrek euren lanak erakutsiko dituzte gaur, egubakoitza, hasi eta irailaren 30era arte, Arkupen.
11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan, 11:00-13:00; domeka eta jaiegunetan, itxita.
Jaiak
Leintz Gatzaga
> Etxafuego, meza eta musikarekin hasiko dira Andramari jaiak, asteburuko gatza eta piperra
Aste bukaeran egongo da zer egina, Gatzagako jai nagusien eskutik. Gaur, egubakoitza, etxafuegoak botako dituzte (18:00) eta Dorletan nobena (19:00) eta kontzertuak (22:00) izango dira; bihar, zapatua, besteak beste, herri afaria (21:30) eta afalosteko animazioa, eta bolo txapelketa (00:00); eta etzi, domeka, VIII. mendiko bizikleta proba (09:00), herri kirolak (13:00) eta Dorletako pilota txapelketako finalak (16:00).
Gaur, egubakoitza, hasten dira jaiak, eta hilaren 11n bukatu.
Hitzaldiak
Aretxabaleta
> 'Obesidad infantil' hitzaldia egingo du mediku batek
Osakidetzak antolatuta, Daniel Jiménez medikuak Obesidad infantil delako hitzaldia egingo du. Eguenean, hilak 9, Arkupeko Zaraia aretoan, 19:00etan.
Lehiaketak
Aramaio
> VI. Postal lehiaketan parte har daiteke oraindik
Txirritola elkarteak deitu duen VI. Postal lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. Postalak deskribapen laburra izan behar du, eta kontuan hartuko dituzte originaltasuna eta euskara maila. Saria da bi lagunendako afaria herriko jatetxe baten.
Postala honako helbidera bidali behar da: Txirritola euskara elkartea; Kultura etxea; Aramaio 01160 (Araba).
Mugaeguna: irailak 15.
Ikastaroak
Arrasate
> Yoga eskolak eta hasiberriendako ikastaroa, aukeran
Ikasturterako izenemate epea zabaldu du Sanatana Dharma yoga eskolak. Honako ordutegiak antolatu ditu: astelehenetan eta eguaztenetan, 09:30-11:00 (argibideak, Maite, 635 71 06 16), eta martitzenetan eta eguenetan, 14:30-16:00 edo 19:00-20:30 (argibideak, Ana, 943 78 31 26). Bestalde, hasiberriendako ikastaroa ere antolatu du, irailaren 16, 17, 20, 21, 22, 23, 27 eta 28an (astelehenak eta eguaztenak), 09:30-11:00.
Txindoki dorrean dago Sanatana Dharma eskola (Bañez Dk. 1).
Matrikulak
Oñati
> Ganbara kantu eskolan matrikula egin daiteke
Ganbara kantu eskolak hasi du ikasturtea, eta eurekin abestu gura dutenek irailaren 7ra arte daukate matrikula egiteko epea. 3 urtetik gorako edozeinek eman dezake izena, euren lokalean (Errekalden), 17:00etatik 20:00etara. Han emango diote informazio guztia.Bestetik, Ganbara Gazte taldeak gaur, egubakoitza, hasiko ditu entseguak; Ganbara Txikitxoak, irailaren 6an; eta tailerrek, irailaren 15eko astean.
Izena emateko ordutegia: 17:00-20:00.
Bergara
> Musika eskolan izena emateko epea zabalik dago
Bergarako Musika Eskolan izena eman daiteke irailaren 20ra arte, honako ikasgaietan: musika eta mugimendu tailerra, hizkuntza musikala, helduen hizkuntza musikala, hasiberrien abesbatza eta Haurren Abesbatza, instrumentuak eta taldeak.
Ikasturtea irailaren 7an hasiko da. Instrumentuen ordua hartzeko, irailaren 6an hara joan beharko dira ikasleak. Bestetik, 2010/2011 ikasturteko zerrendak eskolako sarrerako taulan ikusgai daude irailaren 6ra arte, 09:00etatik 13:00etara, eta irailaren 7tik aurrera, arratsaldez. Izenemate epea, irailaren 20ra arte.
Deiak
Bergara
> San Martinetako danborradako entseguak, irailaren 6an
San Martinetako danborradak prestatzen hasiko dira; hala, irailaren 6an, 7an, 8an, 9an, 13an eta 14an izango dira ume eta helduen entseguak. Umeenak 19:00etatik 20:00etara izango dira, eta helduenak, 20:00etatik 21:00etara. Entseguak, Seminarioko jolaslekuan.
Bergara
> Meza batekin inauguratuko dute Murinondoko ermita
Murinondo auzoan (San Blasen) Ama Birjinaren omenezko meza entzungo dute, urtero bezala, eta inauguratutzat joko dute ermita, auzokideek berritu ondoren.
Eguaztenean, hilak 8, 19:00etan.