Musika
Aramaio
> Aretxabaletako Or2tan taldeak kontzertua egingo du
Aretxabaletako Or2tan taldeak musika emanaldia egingo du. Askotariko estiloak lantzen dituzte: rocka, jazza, folka, funka…
Gaur, egubakoitza, Sastiñan, 20:00etan.
Arrasate
> New Orleans zaharretik jazzaren Urrezko Arora, Pixie Dixie taldearekin
Kataluniako Pixie Dixie taldeak kontzertua egingo du etzi, domeka, Monterron parkean (22:30). Dixieland eta jazz klasikoa eraman dute agertoki askotara. Zuzeneko jazzaren kontzeptu ludiko eta dibertigarria lantzen dute.
Bergara
> Nirvanaren musika, jazzaren hizkuntzara eramana
Ostiral musikalak programaren azkeneko emanaldia izango da gaur,
egubakoitza. Nevermind People taldeak joko du. Nirvana taldearen kantu
ezagunenak jazzaren hizkuntzara moldatzen dituzte.
Gaur, egubakoitza, Espoloian, 22:30ean.
> Kojon Prieto y los Guajolotes taldea, Pol-Polek antolatuta
Pol-Pol taberna itxi egin behar dutela-eta, despedida ospatzen hasiko dira.
Hala, hasteko, Kojon Prieto y los Guajolotes taldeak joko du tabernan bertan.
Gaur, egubakoitza, Pol-Pol tabernan, 23:00etan.
Eskoriatza
> Bizardunen eta DJ Elvis Kainoren saioekin bukatuko da Errekan Gora
Aitzorrotzen Errekan Gora egitaraua bukatzeko, Nafarroako Bizardunak folk taldearen emanaldia izango da bihar, zapatua, Atxorrotzeko zelaian (17:30), eta DJ Elvis Kainok musika ipiniko du Azkoaga Eneako terrazan (22:30).
Oñati
> Pablo Maezek amerikar folk estiloko musika egingo du
Kalean 2010 programaren barruan, Pablo Maez murtziarrak kontzertua egingo du. 60-70 hamarkadetako musikaren eragina jasotzen du, folk amerikarraren eragina, alegia.
Hilaren 31n, zapatua, San Anton plazatxoan, 22:30ean.
Dantza
Bergara
> Siberiako Buriatia Errepublikako dantza tradizionalak egingo ditu hango talde batek
Errusia siberiarreko Buriatia Errepublikako folklore emanaldia egingo du Baikalskie Volni dantza taldeak (argazkian). Euren hizkuntzan, Baikaleko olatuak esan nahi du taldearen izenak. Ulan-Ude hiriburutik dator taldea, 1961ean sortu zuten eta 40 lagunek osatzen dute. Euren errepertorioan, Buriatiako folklorean oinarritutako koreografiak daude; ikusteko erakargarriak eta ederrak dira.
Gaur, egubakoitza, San Martin plazan, 20:30ean.
Erakusketak
Arrasate
> Indiako eta Dagestango dantza tradizionalak ikusteko aukera
Indiako Panghat eta Dagestango Lezginka taldeek dantza tradizional emanaldia egingo dute. Panghat taldea 25 folklore dantza mota baino gehiagotan espezializatua dago. Kaukasotik dator Lezginka taldea –izaera biziko dantza hunkigarri baten izena da hori. Arrano hegalariaren erritmoan egiten dute dantza hori, hanka-puntetan. Martitzenean, hilak 27, Monterron parkean, 22:30ean.
Bergara
> Isabel Díez San Vicenteren argazki erakusketa
Isabel Díez San Vicente (Bilbo, 1966) itsas-biologo eta argazkilariak erakusketa irekiko du gaur, egubakoitza, Aroztegi aretoan.
Argazkilaritza eta natura maite ditu, eta naturaren gaineko erretratuak ateratzen ditu. Nazioarteko hainbat sari eta aipamen irabazi ditu; tartean, GDT-European Wildlife Photographer of the Year saria (2008). Honako erakusketa abuztuaren 15era arte izango da zabalik.
Aroztegi aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan, 12:00-14:00.
> Montse Roldan arrasatearrak erakusketa dauka Nahikarin
Montse Roldan arrasatearrak margo erakusketa du Nahikari tabernan. Hainbat formatutako 16 oliok osatzen dute eta, batik bat, paisaia urbanoa erakusten dute. Luis Laskurainen ikaslea eta Arrasateko Margo Taldeko kidea da Roldan. Honakoa da berak bakarrik egiten duen lehenengo erakusketa.
Masterrekako Nahikari tabernan.
> Jose Telleriaren olio-lanak eta 'Azur'-en argazkiak
Ziripot tabernan Jone Telleriaren olioak eta Azur-en argazkiak jarri dituzte erakusgai. Abuztu bukaera arte izango da erakusketa.
Bidekurutzeta kaleko Ziripot tabernan.
Oñati
> Eskulangintza azoka eta erakusketa egingo du ARTasok
Santiago egunean egiten duen bezala, aurten ere ARTaso taldeak eskulangintza erakusketa eta azoka egingo du Arantzazuko basilika aurrean.
Etzi, domeka.
Ikuskizunak
Ospakizunak
Bergara
> Santa Anaren omenezko jaiak ospatuko dituzte Bolun
Gaur, egubakoitza, Santanatxo jaitsiko da (20:00); gero, poteoa eta
buruhandiak; eta txiste kontalariak (22:30). Bihar, zapatua, kukainak
eta umeendako jokoak (12:00), txikiteoa (13:30), mus txapelketa (16:00),
umeendako txokolate-jana (18:00), txikiteoa (20:00), dantzaldia
(20:30), herri afaria Azpeitxin (21:30); eta etzi, domeka, meza San
Pedron (11:00), pilota partiduak (11:00), puzgarriak (12:00), txorizo
egosi pintxoak eta txikiteoa (12:00), tute txapelketa (16:00),
buruhandiak eta musika (19:00) eta Santanatxo igoko da (20:00).
Gaur, egubakoitza, hasiko dira.
> Basalgo auzoko jaiak, santiagoak, ospatuko dituzte
Honako ekintzak antolatu dituzte: bihar, zapatua, makala jasotzea
(18:30); etzi, domeka, meza (11:00), Amuritza eta Peñagarikanoren saioa
(12:30), goi mailako afizionatuen pilota partidua (13:00), eta bertso
bazkaria (15:00); eta astelehenean, hilak 26, meza (13:00) eta auzoko
erretiratuen eta Jai batzordearen bazkaria (14:30).
Domekako bertso bazkarirako izenematea, Irahon eta Basalgokoak elkartean.
Oñati
> Madalenako jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran
Gaur, egubakoitza, hasiko dira Madalenako jaiak, etxafuegoak botata (19:30). Gero, Madalena jaitsiko da (20:30) eta auzo afaria (21:00) eta rock kontzertua (00:00) izango dira. Bihar, zapatua, besteak beste, meza eta luntxa (13:00), Gorriti eta bere abereak (17:00), puzgarriak (18:30), erromeria (23:00) eta berakatz-zopak (goizaldean) izango dira; eta etzi, domeka, meza eta luntxa (12:00), Beltza eta Sakana aizkolarien erakustaldia (13:30), 10. Mus txapelketa (16:30) eta etxafuegoak eta Madalenaren igoera (20:00).
Autobusa egongo da 03:00ak eta 08:00ak bitartean, zapatuan, euro baten.