Musika
Eskoriatza
Oreka TXren emanaldiarekin hasiko da Errekan Gora kultura programazioa. Aitzorrotz Kultura Elkarteak antolatuta, Oreka TXren emanaldi didaktikoa eta Nomadak TX filma izango dira gaur, egubakoitza, Herriko Plazan, 19:00etan. Errekan Gorako hurrengo saioa hilaren 9an izango da: Bostarte haize boskotea.
Bergara
AEBetako blues eta soularen dama Katherine Davis gaur Espoloian
Ostiral Musikalak hasteko ezohiko emanaldia izango da gaur, egubakoitza, Espoloian, 22:30ean: AEBetako gospel, blues eta soul abeslari handienetako baten, Katherine Davisen saioaz gozatzeko aukera izango dugu.
Arrasate
Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kontzertua egingo du gaur, egubakoitza. Udazabal udako programaren barruan, Big Band taldeak joko du Monterron parkean, 22:30ean. Aurten, latin festa egingo dute, Arrasaten ematen diren salsa ikastaroetan dabiltzan herritarrek ere parte hartuko dutelako.
Bergara
> Ska-reggae gaua egingo dute gaur, egubakoitza, gaztetxean
Ki-sap (Valentzia) eta Skasti taldeek joko dute.
Gaur, egubakoitza, gaztetxean, 23:00etan.
Bergara
> Hardflip taldeak lehenengo diskoa aurkeztuko du
Bergarako Hardflip taldeak diskoa aurkeztuko du kontzertuan. Bergarako
gaztetxean eta DB Uhinak estudioetan grabatu dute. HC eta punk azkarra
lantzen dituzte, soinu pertsonalarekin, ahots indartsu eta erritmo
aldaketa ugarirekin. Californiako skate punk soinuak abiapuntutzat
hartuta, metal ukituetaraino heltzen dira. Diskoa salgai dago herriko
hainbat tabernatan eta gaztetxean.
Gau berean, beste talde hauek ere joko dute: No Hope eta Intérprete Desconocido, biak Arrasatekoak.
Bihar, zapatua, gaztetxean, 17:00etan; sarrera dohakoa da.
Elorrio
> Maria Berasartek fado
emanaldia egingo du
Maria Berasarte abeslari donostiarrak fado kontzertua egingo du,
Musikaire kultura egitarauaren barruan. Berarekin batera, honako
musikariek jardungo dute: Jose Peixoto (kitarra), Pablo Martin
(kontrabaxua), Gorka Hermosa (akordeoia) eta Jorge Tejerina (perkusioa).
Bihar, zapatua, Lourdesen, 20:30ean.
Bergara
> Orkestra Sinfonikoak, San Martzialetako kontzertua
San Martzial jaien barruan, orkestra sinfonikoak emanaldia egingo du,
honako piezekin: Eine Kleine Nachtmusik (W.A. Mozart), Bizkaia maite
(B. Lertxundi), The pearl fishers (G. Bizet), En las estepas del Asia
central (A. Borodin), Robin Hood (M. Kamen) eta Leroy Anderson
favorites (L. Anderson). Alfredo González Chirlaquek zuzenduko du.
Gaur, egubakoitza, San Pedro parrokian, 20:00etan.
Antzerkia
Aretxabaleta
> Hipo eta Tomax pailazo bikoteak ikuskizuna egingo du
Hipo eta Tomax pailazoek Beldurraren etxea delako ikuskizuna egingo dute. 4 urtetik gorako umeendako da egokia. Sarrera doan da.
Martitzena, hilak 6, Arkupeko Zaraia aretoan, 17:30ean.
Elorrio
> Che y Mochek musika eta antzerki emanaldia egingo du
Elorrioko Musikaire egitarauaren barruan, Che y Moche taldeak Oua umplute delako emanaldia egingo du. Ikuskizunak zuzeneko musika eta antzerkia konbinatzen du era dibertigarri eta umoretsu baten. Musika pieza ukraniarrak, hungariarrak eta errusiarrak ardatza dira eta, antzezleen inprobisazio trebetasunari esker, publikoa jai zoroan nahasten dute. Antzezle eta musikariak hauek dira: Kike Lera (gitarra), Eugenio Arnau (perkusioa), Teresa Polyvka (biolina) eta Joaquín Murillo (saxofoia).
Bihar, zapatua, plazan, 22:30ean.
Elorrio
> Pirritx, Porrotx eta
Marimototsen 'Irrien lagunak'
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Irrien lagunak ikuskizuna egingo dute, Elorrioko Musikaire egitarauak antolatuta.
Etzi, domeka, plazan, 19:30ean.
Arrasate
> Dantza emanaldia egingo du Ertza taldeak gaur, egubakoitza
Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza taldeak Bihar jaio nintzen delako dantza saioa egingo du, Udazabal udako programa hasteko. Bidean topatzen diren bi begirada dira: lehenalditik gaur egunera, eta aurkako zentzuan.
Gaur, egubakoitza, Herriko Plazan, 20:00etan.
Jaiak
Ospakizunak
Bergara
> Sanmartzial jaiak eta
erromeria ospatuko dituzte
Etzi, domeka, San Martzialgo erromeria ospatuko dute bergararrek. Goizean igoko dira hara, gurdiarekin; meza entzun ondoren, dantzak, jolasak, herri kirolak irrintzi txapelketa eta etxafuegoak izango dituzte.
10:00etan hasiko da igoera.
Arrasate
> Errozioko erromeria egingo dute Al-Andalus elkartekoek
Aurten 20 urte ditu ospakizun horrek Arrasaten. Eroski ondoko Arruena parkean egingo dute. Egitarau hau osatu du Al-Andalus elkarteak: etorriko diren 16 Andaluziako etxeei ongietorria eta salda-jana (09:00); Agur erregina Roziokoa salbea abestea Al-Andaluseko areto nagusian (09:30), Errozioko Ama Birjinaren irudia Santa Teresa elizara eramatea (10:00), lore eskaintza (10:20), meza eta dantza (10:30), Ama Birjinaren irteera elizatik Arruena parkera joateko (11:30) eta Ama Birjinaren bisita Andaluziako etxeei (19:30).
Etzi, domeka.
Oñati
> San Pedro jaiak ospatuko dituzte Zubillagan
Honako ekintzak izango dituzte: bihar, zapatua, jokoak frontoian (16:30), mus txapelketa (17:00), txokolate-jana (18:00) eta mozorro gaua eta dantzaldia (22:00); eta etzi, domeka, erretiratuei ongietorria eta meza (11:00), luntxa (12:00), omenaldia dantzariekin (13:00), herri kirolak (13:30), txorimaloak (17:00), zinta lasterketa (17:30) eta toka txapelketa (19:00).
Zapatuan eta domekan.
Ikastaroak
Arrasate
> Bitxigintza ikastaroan izena eman daiteke
Udaleko Gazteria Sailak antolatutako bitxigintza ikastaroan izena eman daiteke. Uztailaren 6tik 27ra izango da, martitzenetan, 18:30-20:30, Monterronen, eta Dunixe Royok emango du. 20 euro da, 12 ikasle eta langabeendako.
Izena emateko: 943 25 20 65 edo gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net.
Bergara
> Klown hasiera ikastaroa antolatu du Oihulari Klownek
Klown hasiera ikastaroa emango dute Oihulari Klown taldeko Virginia Imazek eta Karmelo Muñozek uztailaren 10ean eta 11n Bergaran duten baserrian. 230 euroko prezioaren barne daude egonaldia eta otorduak.
Argibideak eta izenematea: 943 76 97 90 / 607 20 45 03.
Bestelakoak
Bergara
> Udako hainbat ekintzatan izena emateko aukera dago
Foru Aldundiak Udalak antolatutako gazteendako udako ekintzetarako izena eman daiteke. Hala, hilaren 14an raftinga egitera joango dira Bidarraira, eta izenematea zabalik dute DBHko 1. mailatik 4. mailara artekoek uztailaren 7ra arte; 16an eta 17an, Altzasu-Gorlan kanpaldia egingo dute; bada, horretarako izenemate epea hilaren 8ra arte dago zabalik DBHko 1. eta 2. mailakoendako.
Izenematea, kultura etxean.