Antzerkia
Aretxabaleta
> Izaskun Muxikak ipuinak kontatuko dizkie 4 urtetik gorako umeeiIzaskun Muxika aktore eta ipuin-kontalari urnietarrak Munduko ipuinak izeneko emanaldia egingo du bihar, zapatua, liburutegian, 11:30ean. 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta sarrera doakoa da.
Dantza
Bergara
> Umeendako 'Animaliak' dantza ikuskizuna egingo du La DinamikakAntzoki Sareak antolatu duen dantza garaikidearen VI. zirkuituaren barruan, ikuskizuna izango da bihar, zapatua, Zabalotegin, 18:00etan. Big Bangetik hasita, landarez eta animaliaz betetako mundua aurkezten zaigu.
Musika
Aramaio
> Deiedra taldeak zeltar eta euskal folk musika emanaldia egingo du
Hibai Deiedrak 2007an sortutako Deiedra taldeak zeltar folka, euskal folka eta AEBetako bluegrass estiloa ditu eragin nagusitzat. Legegabeen kondairak diskoko abestiak joko ditu gaur, egubakoitza, Sastiñan, 18:30ean.
Aretxabaleta
> Julen Cobos Errasti 'Zakone' aretxabaletarraren kontzertua
Bartzelonan bizi den Julen Cobos Errasti Zakone kantautore
aretxabaletarrak emanaldia egingo du. Sarrera 4 euro da.
Gaur, egubakoitza, Zaraia aretoan, 22:00etan.
Arrasate
> Oi! The Arrase, Aggressive Combat eta Fight to Life
Oi! The Arrase talde ezagunak kontzertua egingo du. Arrasateko
Aggressive Combat eta Fight to Life taldeek ere joko dute. Sarrera 10
euro da aldez aurretik, eta 12, leihatilan.
Bihar, zapatua, 3 aretoan, 23:00etan.
> Arrasate Musikalek hainbat kontzertu egingo ditu
Honako emanaldiak izango dira: ikasturte bukaerako kontzertua (gaur) eta
musika bandarena (hilaren 24an, Monterron parkean, 13:00etan).
Ikasturte bukaerako kontzertua gaur, egubakoitza, Amaia antzokian,
18:00etan.
Ospakizunak
Bergara
> Bergarako orfeoiko harrobiko umeen kontzertua
Orfeoiko harrobiko umeek ikasturte bukaerako kontzertua eskainiko dute.
Musika erlijiosoa, euskal folklorea, polifonia, munduko folklorea…
landuko dituzte.
Etzi, domeka, Mariaren Lagundiaren elizan, 19:00etan.
> Kontzertuak izango dira aste bukaeran gaztetxean
Gaztetxearen 10. urteurreneko ospakizunak aste bukaeran amaituko dira.
Gaur, egubakoitza, Bergarako taldeek kontzertua egingo dute (22:30):
Katabatik, Red District, Rombos Negros eta Extorsion. Bihar, zapatua,
poteoa (12:00), bertso-bazkaria (14:30), grafiti erakustaldia (18:00)
eta Fly Shit, Fugu eta DJ Elvis Cainoren kontzertuak (22:00) izango
dira.
Bergarako taldeen kontzertua gaur, egubakoitza, 22:30ean.
> Gazte jaia ospatuko dute hainbat koadrilak
Honako ekintzak izango dituzte: paella prestatzen hasteko batuko dira
(koadrila bakoitzak bere janaria eta edaria eramango ditu), 13:30ean;
14:30ean, bazkaldu egingo dute; 15:00etan, paella onena sarituko dute;
bazkalostean, koadrilen arteko jokoak izango dira; eta 18:30-21:30,
dantzaldia.
Bihar, zapatua, Munibe plazan.
Oñati
> Ganbara kantu eskolako ume eta gaztetxoen emanaldia
Ganbara kantu eskolako ume eta gaztetxoek ikasturte bukaerako kontzertua egingo dute. Azken kontzertua da oporrak hartu aurretik. Hasteko, Eskolopendra izeneko ipuin musikala egingo dute.
Sarrerak kultur etxean daude, 5 eurotan.
Bihar, zapatua, Santa Ana antzokian, 19:00etan.
> Elkar Heziko haurtzaindegiko ikasturte bukaerako jaia
Elkar Heziko haurtzaindegikoek ikasturte bukaera ospatuko dute. Lehenengo, Apika taldeak Zorionak ikuskizuna egingo du 2 urtetik gorakoendako (17:30); gurasoek txitxi-burduntzia prestatuko dute (18:30); eta umeendako piñata izango da (19:30).
Gaur, egubakoitza, Elkar Hezi ikastetxeko lorategian, 17:30-21:00.
Bestelakoak
Arrasate
> Haur danborrada eta Haur Dantzarien Eguna asteburuan,
jai-giroa pizten hasteko
Bihar, haurren danborrada ibiliko da Arrasateko kaleetan, 19:00etan; eta
etzi, domeka, Haur Dantzarien Eguna izango da. Zaldibar pilotalekuan
batuko dira taldeak, 10:00etan, eta dantza erakustaldia egingo dute
herriko kaleetatik barrena, 11:15ean. Herriko Plazan batuko dira
13:30ean. Arratsaldean, dantza jarduna eta agurra egingo dituzte plazan,
17:15ean, eta bukatzeko, dantzaldia.
Etzi, domeka, 10:00etan hasita.
Bergara
> II. Udaleku Musikaletarako izenematea zabalik dago
Uztailaren 9ra arte izango dira. Antzerki eskolak emango ditu Aitziber
Garmendiak, eta dantza eskolak, Patxi Monterok. Miren Garikanok ahotsa
landuko du, eta Nerea Muruamendiaratzek, ahotsa.
5 eta 12 urte arteko umeendako da, eta izenematea zabalik dago ekainaren
8ra arte.
Izenematea: 943 76 57 80 (15:30-19:30).
Oñati
> Hondurasekiko elkartasun-bazkaria egingo dute
Hondurasi laguntzeko bazkaria egongo du Acoes-Honduras taldeak. Aita
Patrizio misiolaria izango da han. Txartelak Ekhi eder ekodendan,
Juanitosa bazarrean eta Antton tabernan, 30 eurotan.
Bihar, zapatua, Soraluze ostatuan, 14:00etan.
Erakusketak
Aramaio
> Alex Mendikutek argazki erakusketa dauka
Alex Mendikuteren hainbat argazki daude erakusketan Sastiñan. Ekainaren
27ra arte dago zabalik erakusketa.
Astelehenetik zapatura, 19:00-20:00; domeketan, 12:30etik aurrera.
Aretxabaleta
> Eskulan eta zeramika ikastaroko kideen erakusketa
Eskulan eta zeramika ikastaroan dabiltzanek euren lanak ikusgai ipini
dituzte Arkupen. Hil osoan izango da erakusketa zabalik.
Astelehenetik egubakoitzera, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan,
11:00-13:00.
Arrasate
> Ikusgai jarraitzen du Jose Luis Zumetaren erakusketak
San Juan de Dios ospitale psikiatrikoko gaixoek egindako Globo rojo
aldizkarian oinarrituta, Jose Luis Zumetak 38 serigrafiako erakusketa
egin du, Oi! Bihotz. Orain arte izan duen arrakasta kontuan hartuta,
ekainaren 20ra arte luzatzea erabaki du Udalak.
Kulturaten, ekainaren 20ra arte.
Bergara
> Ion Erramun Etxebarriaren argazkiak ikusgai daude
Ion Erramun Etxebarriaren argazki erakusketa dago Aroztegi aretoan. Zabalik egongo da hilaren 27ra arte.
Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.
> Ingurumenaren gaineko beste erakusketa bat udaletxean
Emausek antolatuta, 3Rs = -CO2 delako erakusketa dago udaletxean.
Ehun-hondakinen ingurukoa da. Ekainaren 26ra bitartean egongo da
udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Astelehenetik egubakoitzera, 18:00-21:00; zapatuak, 12:00-14:00.
Eskoriatza
> Koldo Gojenolaren olio erakusketa, hil osoan
Koldo Gojenolaren olio erakusketa dago ekain osoan. Gaur, egubakoitza,
12:00-14:00 eta 18:00-20:00 ordutegian; astelehenetik aurrera,
12:00etatik 14:00etara.
Ibarraundin.
Oñati
> Josu Garaik ateratako munduko argazkien erakusketa
Josu Garai oñatiarrak Munduan zehar delako argazki erakusketa ipini du kultur etxean. Ekainaren 22ra arte egongo da zabalik. Hainbat bidaiatan ateratako argazkiak dira, herrialde askotakoak: India, Kuba, Mongolia, Kirgistan, Uzbekistan eta Mali, adibidez.
Egunero egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara bitartean.