Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2010eko ekainaren 11

Aste bukaera ekintzaz beteta dator. Musika, ospakizunak eta jai giro izango da nagusi ibarreko herrietan. Jarraian duzue aste bukaerako kultura agenda proposamena:

Musika


bergara
> 'Oh Happy Day' saioko
txapeldunordea, Jam aretoan
Oh Happy Day lehiaketan ibilitako Eibarko Koru Gazteak kontzertua egingo du. Lehiaketan publikoaren saria irabazi zuen, eta txapeldunorde sailkatu zen. Abesbatzaren zuzendaria, Elena Martin, Bergarako Musika Eskolako ikaslea da.
Sarrerak salgai daude Musika Eskolan, 4 eurotan helduendako eta 2 eurotan 12 urte artekoendako.nEtzi, domeka, Jam aretoan, 19:00etan.

Elgeta
> Bide Ertzean Trioren musika emanaldi berezia Espaloian
Ubeda anaiek, Bide Ertzean Trio gisa, kontzertua egingo dute. Udaberrian egiten dabiltzan kontzertu egitarau berezi baten barruan dago honakoa. Jazz ukitua izango du kontzertuak, eta taldearen hasierako abesti batzuk eta inoiz jo bako beste batzuk joko dituzte. Etzi, domeka, Espaloian, 20:00etan.

Arrasate
> Los Galerna surf-rock-and-roll taldearen disko aurkezpena
Arrasateko Los Galerna taldeak En el purgatorio delako diskoa aurkeztuko du Arrasateko Taupa tabernako terrazan egingo duen kontzertuan. Surf-rock-and-roll estiloko musika egiten dute. Bihar, zapatua, Taupa tabernako terrazan, 19:30ean.

Bergara
> Gaztetxearen urteurrena dela-eta, kontzertuak asteburuan
Beste ekintza batzuen artean, gazte batzarrekoek honako kontzertuak antolatu dituzte aste bukaerarako: Azkaiter Pelox eta Ekaitz (gaur, egubakoitza, 22:30); eta Anger eta Can't Explain (bihar, zapatua, 23:00).
Gaztetxeko patioko agertoki berrian.

Arrasate
> Potemkin eta Show Business taldeen kontzertua
Oñatiko Potemkin eta Show Business taldeek kontzertua egingo dute, eta euren disko berrietako abestiak joko dituzte.
Bihar, zapatua, 3 aretoan, 22:30ean.

Aramaio
> Gasteizko Samaniego eskolaniak estilo askotako abestiak eskainiko ditu Aramaion
Samaniego eskolaren magalean 1968an sortutako eskolaniak –ikastetxe baten sortutako Hego Euskal Herriko eta Espainiako lehena– estilo asko ukituko ditu kontzertuan: Phil Collins, Mikel Laboa Beatles edo Frantzesenatik Glee edo Mikaren abestietara, espiritual eta herrikoi generoetatik pasatuta. Tolosako abesbatzen txapelketa hainbatetan irabazi du; baita RTVEren hainbat sari ere.
Etzi, domeka, San Martin elizan, 12:00etan.

Antzerkia

Aretxabaleta
> 'Las chicas serias no gustan' izeneko antzezlan arrakastatsua ikusgai
Udalak antolatuta, Las Torpedolevel taldeko Carmen Pardo eta Vene Herrero aktoreek Las chicas serias no gustan antzezlana egingo dute gaur, egubakoitza, Arkupen, 22:00etan. 2002a ezkero antzezten dihardute lan hori.

Ospakizunak

Eskoriatza
> Mexikoko bazkaria, 'performance'-a eta kontzertua jai zapatistan
Bihar, zapatua, bukatuko dute Aste Zapatista, jaialdiarekin Herriko plazan: Mexikoko bazkaria (14:30; txartelak ohiko lekuetan Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten eta Aramaion); performance-a (18:00) eta kontzertua (21:00).

Bergara
> Ikasturte bukaerako jaia egingo du Jardunek
Ikasturte bukaera ospatzeko jaialdia egingo du Jardunek. Jarduneko ekintzetan parte hartzen duten haur eta gazteek ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dute. Batez ere kantu, trikiti, bertso eta dantza ikuskizunak izango dira, 100 haur ingururen eskutik.
Gaur, egubakoitza, Munibe plazan, 18:00etan.


Bergara
> San Antonio auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan
Honako ekitaldiak antolatu dituzte: gaur, egubakoitza, bederatziurrena auzoko kaperan (20:00), eta poteoa eta afaria Gure Ametsan (22:30); bihar, zapatua, DJ Angieren emanaldia (10:00etan hasi eta goizaldera arte); poniak, basurdeak eta zezen txikiak (12:00); trikitia eta buruhandien kalejira (18:00); mus txapelketako sari banaketa, afari-merienda eta, gero, erromeria (20:00); eta etzi, domeka, diana txistulariekin (10:00), poteoa eta buruhandiak (12:00), San Antonioko bazkaria elkartean (14:00) eta txirrindulari lasterketa (16:00). Aste bukaera osoan ekintzak.

Oñati
> Olakua auzoko jaiak ospatuko dituzte aste bukaera osoan
Honako ekintzak izango dira: gaur, egubakoitza, txistularien, erraldoien eta buruhandien kalejira (19:00), eta Ez!, Galdu arte eta Malenkonia taldeen kontzertua (22:30); bihar, zapatua, Oñatzen dantza emanaldia (11:30) eta bertsolariena (12:30); bazkaria Natur Eskola behean (14:30); umeendako ikuskizuna (17:30); Los Fantasticos taldearekin koru-poteoa (19:30) eta dantzaldia (20:00 eta 23:00); etzi, domeka, meza Bidaurretan (12:30), Acordes Navarros taldearen emanaldia (13:00), koru-txikiteoa (14:00); Olakua tabernako 22. mus txapelketa (15:30) eta umeendako parkea (16:30).
Aste bukaera osoan.

Elgeta
> Gisatua, puzgarriak, bazkaria eta gehiago, Kuadrilen Egunean
Honako ekintzak antolatu ditu Udalak: gisatu lehiaketa (10:30, plazan); puzgarriak umeendako (11:00, Salbador kalean); gisatu lehiaketako sari banaketa (14:30); herri bazkaria (14:30, plazan) eta erromeria (17:30, plazan).
Bihar, zapatua.


Arrasate
> Ardoa eta gazta banatuko dute Mondra Futbol taldekoek
Mondrako kideek Ardo eta Gazta eguna antolatu dute.
35 upategiko ardoak eta
20 gaztagileren gaztak dastatzeko aukera egongo da.
Bihar, zapatua, Herriko plazan, 11:00etan hasita.

Aretxabaleta
> Garagardo festa egingo du UDAk egubakoitz eta zapatuan
Denboraldi bukaera ospatzeko, garagardoa eta jatekoak banatuko dituzte UDAkoek; gainera, iluntzean pantaila erraldoia ipiniko dute munduko futbol txapelketako partiduak ikusteko.Herriko plazan, 19:00-00:45.

Erakusketak

bergara
> Ion Erramun Etxebarriaren margolanak ikusgai daude
Ion Erramun Etxebarriaren margolanen erakusketa dago Aroztegi aretoan. Zabalik egongo da hilaren 27ra arte.
Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.

Eskoriatza
> Koldo Gojenola eta Pilar Ansuategiren erakusketak
Gaur, egubakoitza, da Pilar Ansuategiren akuarela erakusketa ikusteko azken eguna, 12:00etatik 14:00etara.
Bestalde, Koldo Gojenolaren olio erakusketa zabalik dago ekain osoan. Gaur, egubakoitza, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 ordutegian; astelehenetik aurrera, 12:00etatik 14:00etara.
Bi erakusketak, Ibarraundin.

oñati
> Josu Garaik ateratako munduko argazkien erakusketa
Josu Garaik Munduan zehar delako argazki erakusketa ipini du kultur etxean. Ekainaren 22ra arte egongo da zabalik. Hainbat bidaiatan ateratako argazkiak dira, herrialde askotakoak: India, Kuba, Mongolia, Kirgistan, Uzbekistan eta Mali, adibidez.
Egunero egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Bestelakoak

bergara

> 'Sast!' ikuskizuna egingo du Matxalen Bilbaok bihar, zapatua, Zabalotegin

Bergarako Dantza Zirkuituaren barruan, Matxalen Bilbao dantzari eta koreografoak Sast! delako emanaldia egingo du, 22:30ean. Gorputzean grabatutako bizipenak dira emanaldiko haria edo ardatza. Sarrera 5 euro da.

 

bergara
> II. Udaleku Musikaletarako izenematea zabalik dago
Musika Eskolak udaleku musikalak antolatu ditu, eta ekainaren 28tik uztailaren 9ra arte izango dira. Antzerki eskolak emango ditu Aitziber Garmendiak, eta dantza eskolak, Patxi Monterok. Miren Garikanok ahotsa landuko du, eta Nerea Muruamendiaratzek, ahotsa.
5 eta 12 urte arteko umeendako da, eta izenematea zabalik dago ekainaren 8ra arte.
Izena emateko: 943 76 57 80
(15:30-19:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak