Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2010ko eka. 4a, 14:18
Gaur barikutik hasita, badago Debagoienean zerekin gozatu. Ez da musika, jaia, antzerki emanaldiRIK eta ekintzarik faltako. Jarraian duzue aste bukaerako kultura proposamena:

Musika

bergara

> Arrasateko Txorbela otxoteak, emanaldia egingo du gaur, egubakoitza. Euskal Herriko ahots talde garrantzitsuetan ibilitako 13 lagunek osatzen dute. Polifonia, euskal folklorea eta bestelako estilo batzuetako abestiak kantatuko dituzte. Emanaldia Mariaren Lagundiaren elizan izango da, 20:00etan.

arrasate

> Ryan McPhun-en The Ruby Suns taldearen kontzertua, Gaztemaniekin

Gaztemaniak programak antolatuta, The Ruby Suns taldearen kontzertua izango da gaur, egubakoitza, Amaia antzokian, 20:00etan. Flaming Lips, Sigur Ros, Flying Nun diskoetxeko taldeak… dira haien eraginak. Sarrera 7 euro da.

Aramaio
> Steamboat jazz taldeak kontzertua egingo du
New Orleans estiloko jazza egiten du Steamboat taldeak. Kontzertua egingo du.
Udalak antolatutako emanaldia da.
Gaur, egubakoitza, Sastiñan, 19:30ean.

arrasate
> Portaloirak antolatutako Elkartasun Eguneko kontzertua
Portaloira Topaguneak antolatutako presoenganako Elkartasun Egunaren barruan, Iheskide (Elorrio), Skarmento (Galizia), Show Business (Oñati) eta Kañeria 13 (Arrasate) taldeek kontzertua egingo dute.
Bihar, zapatua, gaztetxean, 23:00etan.

Elgeta
> Folk musika emanaldia egingo dute Plazak eta Garmendiak
Iñaki Plaza eta Jon Garmendia musikariek folk emanaldia egingo dute.
Gaur, egubakoitza, Espaloian, 22:30ean.

Dantza

bergara
> Moare Danza taldeak 'Royal dance' ikuskizuna egingo du
Bergarako Udalak eta Dantza Garaikidearen VI. Zirkuituak antolatuta, Antonio Tagliarini eta Idoia Zabaleta dantzariek zeremonia ofizialetan erabiltzen diren banderen inguruko dantza egingo dute.
Bihar, zapatua, Zabalotegin, 22:30ean.

Antzerkia

bergara
> Umeei zuzendutako kale antzerki emanaldia
Patata Tropikala taldeak Baso sorgindua delako kale antzerkia egingo du.
Gaur, egubakoitza, San Martin plazan, 18:00etan.

bergara
> 'Anbotoko Mari' antzezlana egingo du Glu-glu taldeak
Anbotoko Mari delako antzezlana egingo du Glu-glu taldeak, umeei zuzenduta. Sarrera 3 euro da.
Etzi, domeka, Zabalotegi aretoan, 17:00etan.

eskoriatza
> Goio Arrietak 'Harri irratixe' bakarrizketa egingo du
Aretxabaletan arrakasta handia izan ondoren, Goio Arrieta eskoriatzarrak herrian egingo du Harri irratixe delako bakarrizketa. Hainbat gai lantzen ditu, gehienak kulturarekin eta bere gustuekin eta esperientziekin lotutakoak. Sarrera 4 euro da, eta
jasotako dirua lagun baten buruko gaitzari aurre egiteko izango da.
Gaur, egubakoitza, Huheziko areto nagusian, 22:00etan.

Bertsoak

Bergara
> XX. mendeko giro politiko eta soziala bertsotan ipiniko dute Amuritzak eta Maiak
Xabier Amuritzak eta Jon Maiak Mende baten aldarriak izeneko ikuskizuna egingo dute, Kultur Errotak antolatuta. Ahozko literaturaren altxorra jendearen belarrietara helaraztea da asmoa. Kantatzeko ez ezik, historia kontatzeko ere balio dute bertsoek. Asmo horrekin, XX. mendeko giro politiko eta soziala (gerrateak, gosetea, emigrazioa, frankismoa,…) deskribatzen duten aleak aukeratu dituzte.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegi aretoan, 22:00etan.

Ikastaroak

bergara
> Matrikulazio epea zabalik dago Musika Eskolan
Ekainaren 15era arte egin daiteke matrikula. Aurten, berrikuntza gisa, musika eta mugimendu tailerra antolatu dute 4 urtetik aurrerakoendako; hasiberrien abesbatzan ere izena eman dezakete 4 urtetik aurrerakoek. Bestalde, musikaterapia, alboka, hizkuntza musikala… ere emango dituzte.
Argibideak, 943 76 93 94 telefonoan.
Erakusketak

arrasate
> Ikusgai jarraitzen du Jose Luis Zumetaren erakusketak
San Juan de Dios ospitale psikiatrikoko gaixoek egindako Globo rojo aldizkarian oinarrituta, Jose Luis Zumetak 38 serigrafiako erakusketa egin du, Oi! Bihotz. Maiatzean izan duen arrakasta ikusita, beste 20 egunean erakusketa zabalik uztea erabaki du Udalak.
Kulturaten, ekainaren 20ra arte.


arrasate
> Arrasate Margo Taldeko kideek erakusketa ipiniko dute
Harresi aretoan. Gaur, egubakoitza, zabalduko dute erakusketa eta hilaren 17ra izango da zabalik.
Astelehenetik egubakoitzera, 18:00-20:00; zapatu eta jaiegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

Antzuola
> Emausen ehun-hondakinen erakusketa ikusteko aukera
Emausek antolatua, Ezagutu formularik iraunkor eta solidarioena: +3R=-CO2 delako ehun-hondakinen erakusketa izango da Olaranen, 18:30etik 20:30era.
Zapatuan eta domekan.

bergara
> Ion Erramun Etxebarriak erakusketa ipiniko du
Ion Erramun Etxebarriaren erakusketa inauguratuko dute gaur, egubakoitza, Aroztegi aretoan. Zabalik egongo da hilaren 27ra arte.
Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.

oñati
> Munduko argazkiak ikusteko aukera kultura etxean
Josu Garaik Munduan zehar delako argazki erakusketa ipiniko du hilaren 8an kultur etxean.
Ekainaren 22ra arte egongo da zabalik.
Egunero egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Jaia

elgeta
> III. Motor Jaixan, erakusketa, jatekoak, rock-and-rolla eta motor birak
Bihar, zapatua, motor erakusketa egingo dute (11:30); txistorrada eta poteoa (17:00), motor bira (17:00), afaria (21:00) eta Los Cretinos eta Snobs-en emanaldia (23:00); etzi, domeka, motor bira (12:00). Izenematea zabalik dago asteburu osoan.

Hitzaldiak

eskoriatza
> Ikasleen interesetan oinarritutako hezkuntza, berbagai
Ikasleen interesetan oinarritutako hezkuntzak hitz egingo dute Eugenio Sasieta eta Mari Asun Mujika Antzuolako herri ikastetxeko irakasleek. Gaztelaniaz izango da berbaldia.
Eguenean, hilak 10, Ibarraundin, 18:00etan.
aretxabaleta
> Argi-kutsaduraz hitz egingo du Aranzadiko aditu batek
Contaminación lumínica  delako hitzaldia egingo du Aranzadi elkarteko Oscar Ortuño Granado adituak, Aste Berdearen barruan.
Martitzenean, hilak 8, Arkupeko Zaraia aretoan, 19:00etan.

Bestelakoak

arrasate
> Garagardo Jaia egingo dute, Alemaniako jan-edanekin
Erreki eta edari alemanak dastatzeko aukera dago Herriko plazan ipini duten karpan, atzo, eguena, ezkero. Arrasate Rugby Taldeak antolatutako ekintza da.
Egubakoitza eta zapatua, 19:00etan hasi eta goizaldera arte.

bergara
> II. Udaleku Musikaletarako izenematea zabalik dago
Bigarren urtez, Udaleku Musikalak antolatu ditu Musika Eskolak, eta ekainaren 28tik uztailaren 9ra arte izango dira. Antzerki eskolak emango ditu Aitziber Garmendiak, eta dantza eskolak, Patxi Monterok. Horiez gain, Miren Garikanok ahotsa landuko du, eta Nerea Muruamendiaratzek, ahotsa.
5 eta 12 urte arteko umeendako da, eta izenematea zabalik dago ekainaren 8ra arte.
Izena emateko: 943 76 57 80
(15:30-19:30).

debagoiena
> 'Baserriak, harria eta ura' ibilaldia Arantzazutik
Arantzazuko Adiskideek antolatuta, Baserriak, harria eta ura delako ibilaldia egingo dute etzi, domeka.
Argibideetarako edo izena emateko: 943 25 10 09.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak