Aste bukaerako kultura agenda

Usoa Agirre 2010ko mai. 7a, 11:35
Hitzordu ugari ditugu aste bukaeran ibarrean: Aitzorrotz Eguna Eskoriatzan, Magia Mostra Elgetan, San Migel Txiki jaiak Oñatin, kontzertuak, antzerkia... Hemen dituzue aste bukaerako kultur hitzorduak:

Antzerkia

Aretxabaleta

> Goio Arrietak 'Harri irratixe' bakarrizketa egingo du
Goio Arrietak Harri irratixe delako bakarrizketaren bigarren emanaldia egingo du. Helduei zuzenduta dago, eta prezioa da 4 euro.
Gaur, egubakoitza, Arkupeko Zaraia aretoan, 22:00etan.

> Umeendako ikuskizuna egingo du Vanessa Gonzalez aktoreak
Vanessa Gonzalez aktoreak Belarrira xuxurlatuz delako umeendako ikuskizuna egingo du. 4 eta 8 urte arteko umeei dago zuzenduta.
Bihar, zapatua, Arkupeko liburutegian, 11:30ean.

Ikuskizunak

Elgeta

> VI. Magia Mostra egingo dute aste bukaeran Espaloian
Europako gertuko mago onenetariko batzuk izango dira Elgetan aste bukaeran. Gaur, egubakoitza, Alberto de Figueiredok emanaldia eginog du; bihar, zapatua, izango da gala nagusia, honako magoekin: Woody Aragon, Javi Santos, Miguel Gomez, Rafael Benatar eta Camilo Vazquez; Jon Zabal izango da aurkezlea. Eta etzi, domeka, Gasteizko ilusionismo elkartearen eskutik, kalean magia egingo dute. Sarrerak salgai daude Espaloian bertan: barikurako 14 euro, 11 euro bazkideendako; zapaturako, 18 eta 15 euro; eta abonoa (grapatuta joango dira bi sarrerak) 30 eta 22 euro.
Barikuko eta zapatuko emanaldiak, 22:30ean; domekakoa, 13:00etan.

Musika

Arrasate

> Discípulos de Dionisos taldeak kontzertua egingo du
Donostiako Discípulos de Dionisos, Madrilgo Los Chicos eta Arrasateko Intérprete Desconocido taldeek rock kontzertua egingo dute gaztetxean. Horrez gain, Folk Records zigilua aurkeztuko dute. Sarrerak 5 eurotan daude salgai gaztetxean.
Gaur, egubakoitza, gaztetxean, 22:30ean.

> Albert Plak 'aldea' bilatzera gonbidatuko gaitu zapatuan, kontzertuan
La diferencia delako diskoa argitaratu du Albert Pla kantautoreak, eta berau aurkezteko kontzertua egingo du bihar, zapatua, Amaia antzokian, 20:00etan. Sarrerak salgai daude www.kutxa.net  eta www.generaltickets.com webguneetan.

> Remember festa egingo dute 3 aretoan
Honako disko-jartzaileek girotuko dute gaua: Koldo (intermusik), Pablo Akaros (alertha), Haitz (nothing without) eta Balza (Kogollo party krew). Sarrera 10 euro da.
Bihar, zapatua, gauerdian hasita.

Eskoriatza

> Kontzertu sorpresa egongo da gaur Inkernu kanpoaldean
Aitzorrotz Kultura Egunaren aurrekari gisa, talde sorpresa batek kontzertua egingo du Inkernu kanpoko plazatxoan. Barra ere kanpoan ipiniko dute.
Gaur, egubakoitza, 21:00etan.

Oñati

> Donostiako Txistulari Taldearen emanaldia eta Oñatiko txistulari bati domina-ematea
Donostiako Udal Txistulari Taldearen kontzertuarekin hasiko dira Musikegunak Oñatin. Jose Ignacio Antsorena da zuzendaria, eta sei txistularik, bi perkusio-jolek eta bi tronpeta-jolek osatzen dute taldea. Iriarte, Susato, Antsorena, Iraizotz, Gonzalez Bastida, Aranburu eta Iribarren piezak joko dituzte. Bestalde, Gotzon Osinagari domina emango diote Euskal Herriko Txistulari Elkartearen partetik.
Bihar, zapatua; kalejira 18:30ean, udaletxetik Santa Anara; han, kontzertua.

Ospakizunak

Bergara

> Udaberriko erromeria handia egingo dute, eta baita erromeria-afaria ere
Udalak, Jardunek, Moiazpik eta Abarkak azkeneko udaberriko erromeria egingo dute bihar, zapatua: trikiti-kalejira lehenengo, erromeria-afaria Munibe plazan (20:30) eta erromeria Antsorregi eta Larrañaga trikitilariekin.

> San Migel Monteko eta Santikurutzetako jaiak, asteburuan
San Migel Monteko jaiak ospatuko dituzte bihar, zapatua: Gipuzkoako Txirrindularitza txapelketa jokatuko da (16:00) eta gaztetxoen arteko Olinpiadak ere bai (16:00-18:00).
Bestalde, etzi, domeka, Santikurutzetako jaia ospatuko dute: Bergarako zikloturista proba jokatuko da (08:00).
San Migel Monteko jaia bihar, zapatua; Santikurutzetakoa, etzi, domeka.

> Irukurutzeta eguna ospatuko dute osintxuarrek etzi
Etzi, domeka, Irukurutzeta eguna ospatzeko, salda-jana eskainiko diote ailegatzen den guztiari, 11:15etik aurrera.
Eguraldi txarra badago, Atseden txaboletan egingo dute.

Eskoriatza

> Aitzorrotz Kultur Egunean sagardo eta taloa, bertsoak eta beste
Aitzorrotz Kultur Eguna ospatuko du Aitzorrotz elkarteak bihar, zapatua: txistu kalejira (11:00), sagardo eta talo-jana, plazan (12:00), Jon Maia eta Amets Arzallusekin bertso poteoa (14:00), herri bazkaria (15:00) eta beste izango dira.

Oñati

> San Migel Txiki jaiak ospatuko dituzte aste bukaera osoan
Honako ekintzak izango dira, beste batzuen artean: gaur, egubakoitza, sagardo, ardo eta gazta txosnan (19:00), Asfikzia, Bitter Honey eta Sexty Sexers taldeen kontzertua (22:30); bihar, zapatua, salda eta txorizoa auzoko elkartean (12:00), trikipoteoa (16:00), mendiko bizikleta ibilaldia (16:00), herri kirolak (19:00) eta erromeria (22:30); eta etzi, domeka, auzoko hildakoen omenezko meza (12:00), Gerardo Elortzarekin bueltatxoa, antzinako kontuak kontatzen (12:45), auzoko emakumeen bazkaria eta auzo bazkaria (14:30), Oñatz dantza taldearen emanaldia (19:00), Oñatiko bertso eskolakoen saioa (19:30), afari-merienda (20:30) eta erromeria (22:00).
Kale Zaharrean, aste bukaeran.

Erakusketak

Aretxabaleta

> Lasarteko auto-zirkuituaren gaineko erakusketa
Kutxa Fototekako Fondoek antolatuta, Lasarteko auto-zirkuituaren gaineko erakusketa dago Arkupen.
Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan, 11:00-13:00; domeketan eta jaiegunetan itxita dago.

Arrasate

> Ikusgai daude Jose Luis Zumetaren bi erakusketa
San Juan de Dios ospitale psikiatrikoko gaixoek egindako Globo rojo aldizkarian oinarrituta, Jose Luis Zumetak 38 serigrafiako erakusketa egin du, Oi! Bihotz. Hori ikusgai dago Kulturaten, hilaren 30era arte. Bestalde, Arregi galerian Zumetaren beste zenbait lan ikus daitezke.
Kulturaten, maiatzaren 30era arte.Bergara

> Beart elkarteko ikasleek margo erakusketa ipini dute
Beart elkarteko margo ikasleek euren lanak ikusgai ipini dituzte kultura etxean. Maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.
Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan, 12:00-14:00.

Bergara

> Indiaren gaineko argazkiak erakusten ditu Jon Anduezak
Jon Andueza bergararrak Indian ateratako hainbat argazki ipini ditu erakusketan. Zabalik izango da maiatzaren 16ra arte.
Aroztegi aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan, 12:00-14:00.

Ikastaroak

Arrasate

> Emakumeen parte-hartze politikoaren gaineko tailerra
Emakume Txokoaren jabetze eskolak tailerra antolatu du maiatzaren 28rako eta 29rako: Emakumeak eta parte-hartze politikoa. Arantza Urkaregik emango du, eta euskaraz izango da. Izenematea zabalik dago Emakume Txokoan.
Emakume Txokoa: 943 79 41 39 / emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net.

Bestelakoak

Oñati

> Mendi irteera dago domekan, Arantzazuko Adiskideekin
Arantzazuko Adiskideek antolatu dituzten mendi-irteeretako bat izango da etzi, domeka: Bide ezkutua delakoa egingo dute. Irteera Kurtzipizio Ermitan dago (Gandiaga Topaguneko eraikinaren gainean).
Argibideak, 943 78 13 02 telefono zenbakian eta www.arantzazukosantutegia.org webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak